2017/12/18
  • Azaroaren 23an aurkeztu zuten ekimena Arriagan
    Azaroaren 23an aurkeztu zuten ekimena Arriagan
  • albistea//ABENDUAK 3 EUSKARAREN EGUNA

    Euskaraldia, euskera erabiltzea ohitura izateko

  • ‘Euskarak 365 egun’ dinamikaren bueltan, ‘Euskaraldia’ ekimena jaio da, euskaltzaleak aktibatu eta hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin. 2018ko azaroaren 23an jarriko da martxan aurreneko ‘Euskaraldia’, ‘11 egun euskaraz’ lelopean.

  • HERNANI ASTIGARRAGA EREÑOTZU ARANO GOIZUETA
    2017/12/02 00:00 Larunbata
  • Azaroaren 23an aurkeztu dute, Bilbo­ko Arriaga Antzokian, Euskaraldia ekime­na. Eta egun hori aukeratu da aurkez­pe­ne­rako, hain zuzen, datorren urtean, egun horrekin jarriko delako martxan au­rreneko Euskaraldia. Helburua izango du euskeraren lurralde osoan euskeraz hitz egin edo ulertzeko gai diren herri­ta­rrek ohitura hori, euskera erabiltzearena, hartzea, 2018ko azaroaren 23tik aben­duaren 3ra; 11 egun euskaraz izango da aurreneko edizio horren leloa.

    Elkarlana sustatzeko atea zabalik, entitate eta eragile guztiei
    Ekimena, aurreneko edizioa egin baino urtebete lehenago aurkeztu da, ahalik eta entitate gehienek ekimenarekin bat egin dezaten, eta denen artean elkarla­ne­an aritzeko. Hain zuzen, Arrate Illaro, Euskaltzaleen Topaguneako kideak eta Eus­karaldiaren koordinatzaileak aurkez­pe­nean halaxe azaldu zuen: «euskeraren sus­ta­pe­nean lanean ari garen entitateen, bestelako alorretan ari diren entitate eus­kaltzaleen eta herritar euskaltzaleen artean gauzatuko dugu Euskaraldia».
    Aurkezpenean izan ziren baita ere Bin­gen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Hiz­ku­ntza Politika eta Kultura Sailburua; Ele­na Lana, Euskaltzaleen Topaguneako le­hendakaria; Paul Bilbao, Euskararen Gi­zarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusia; Naiara Mujika, Lasarteko Tta­kun elkarteko kidea; Beñat Arrabit, Eus­ka­raren Erakunde Publikoko presidentea eta Euskal Elkargoko hizkuntza po­li­ti­ka­ren arduraduna. Baina asmoa da ahalik eta entitate gehienek bat egitea eki­menarekin. Horregatik, atea irekita egongo da bat egin nahi duenarentzat.
    Ekimena Euskal Herri osoan egingo da, baina tokian tokiko euskaltzaleak izango dira herri bakoitzeko dinamiken sustatzaileak, tokian tokiko errealitate soziolinguistikora egokitu ahal izateko. Era berean, Euskal Herritik kanpoko eus­kal hiztunen komunitateetan ere jarri ahal izango da martxan ekimena. Hauek guztiek, 2018ko aurreneko hiruhilekoan izango dute aukera izena emateko. Dagoeneko, 40 herritatik gora badira, parte hartzen ari direnak, eta beste hainbatetan ari dira aktibazio ekimenak sortzen, Euskarak 365 egun dinamikaren barruan.

    ‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’, nahi duenak parte hartzeko
    Helburua, ordea, euskera erabiltzeko ohitura areagotzea izango da, eta, beraz, herritarrak izango dira protagonista.
    Parte hartu nahi duten herritarrek 2018ko udazkenean, irailetik aurrera, izango dute aukera Euskaraldia ekime­nean izena emateko, eta parte hartzeko bi moduetako bat aukeratu beharko dute: Ahobizi edo Belarriprest.
    Ahobizi egiten direnen kasuan, haien ardura izango da euskeraz hitz egitea, ulertzeko gai diren guztiekin, nahiz eta gero, erantzuna erdaraz jaso. Belarriprest izateko izena ematen dutenek, berriz, berarekin euskeraz egiteko gonbidapena egingo diete, gero, kasu guztietan behin­tzat, euskeraz erantzungo ez badute ere.
    Leloarekin bat eginez, 11 egun iraungo du erronkak, eta 16 urtetik gorako herritarrek hartu ahal izango dute parte.

    Urumean, euskera dabil dantzan
    Euskaraldia datorren urtean jarriko da martxan, baina, esan bezala, dagoeneko hasi dira hainbat herritan euskeraren erabilera sustatzeko ekimenak martxan jartzen.
    Astigarragan, larunbatean hasi zuten 100 da 100... 200 ordu euskaraz! eta bihar bukatuko dute, partehartzaileen argaz­kie­kin mural bat osatuz.
    Hernanin, bestalde, gaur bertan aur­kez­tuko dute, 12:30etan Tilosetan (euria eginez gero, Milagrosan), da­to­rren urtera begira martxan jarri nahi den erronka: urtebetez, hizkuntza ohiturak aldatzeko desafioa botako zaie herritarrei.
    Nafarroa aldean ere, Goizuetak, bat egin du Euskaraldia ekimenarekin, eta zein ekintza egingo diren oraindik ze­haz­tu ez bada ere, pixkanaka hainbat eki­taldi antolatzeko asmoa azaldu dute.
    Ekimen hauek guztiek Euskaraldia martxan jartzeko balioko dute, baina lehendik ere ari dira hainbat tokitan indarrak batzen. Azken urteetan, Eus­kararen Egunaren bueltan, Euskarak 365 egun dinamika sortu da, bi helbururekin, eta helburu horiek konpartituko dituzte hemendik aurrerako ekimen guztiek ere: batetik, hiztunen hizkuntza ohituretan eragin eta beraien arteko harremanetan euskera gehiago erabiltzea, eta bestetik, hizkuntzaren normalizazioaren alde, 2019rako mota guztietako entitate eta pertsonek babesa adieraztea. 

     

    AHOBIZI
    Euskaraz egingo die Ahobizik Bela­rri­prestei eta ulertzeko gai diren guztiei, haiek erdaraz erantzun arren. Era be­rean, ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo die. Identifikatzeko, goiko irudian agertzne den moduko txapa eramango du.


    BELARRIPREST
    Belarriprest denak dakinerai berarekin euskaraz aritzeko gonbita egingo dio, hark euskaraz zein erdaraz ewrnatzun arren. Identifikaziorako, goiko irduian agertzen den moduko txapa eramang dute, ahobizi direnek jakin dezaten belarriprest dela.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660