2017/12/18
  • Emakumeek gobernatuko dute herria ‘Godless’ telesailean.
    Emakumeek gobernatuko dute herria ‘Godless’ telesailean.
  • albistea//TELESAILETAN ADITUA - AITOR CARACCIOLO

    Jainkorik ez lur hauetan

  • HERNANI
    2017/11/25 00:00 Larunbata
  • Betiko legez, duda askorekin hasi nuen hilabete hontako artikulua, hilabete ‘betea’ suerta­tzen zitzaidan-eta, honako hau, gurera iritsiko ziren hainbat te­le­sail ikusita. Gorriz markatutako datak ziren The Girlfriend Ex­pe­rience (Azaroak 5), Peaky Blin­ders (A. 15), Gomorra (A. 17) eta Vikings (A.29) haundien itzulera eta go­go­tsu nengoen Alias Grace (A. 3), The handmaid’s tale, idazlearen beste liburu baten adaptazioa, SMILF (A. 5)  eta Damnation (A. 7) telesail berriei tokia egiteko, berauen trailerra ikusi ostean. Baina segurtasun osoz esango dizuet, sorpresa galanta izanik, meritu guztiarekin sartu dela gaurko gomendioa lerro hauetan.
    Aipatzen dizuedan telesaila, GODLESS dugu, Netflix zerbi­tzuaren zazpi kapituludun telesail labur berria.  Hilaren 22an, asteazkenean, estreinatu zuen interneteko zerbitzuak, kanpaina haundirik egin gabe, trailer bakar baina deigarria kaleratuta, seriezale garenoi desira pizteko. Hau ikusi ostean (eta nere frikismo maila asetzearren), bere fitxa teknikoari begirada bat ematea  ezinbestekoa iruditu zitzaidan. Eta hara non nere lehenego sorpresak: Steven Soderbergh zuzendari famatuak sortu eta produzitutako proiektua, Scott Frank gidoilariarekin (Logan pelikula arrakastatsuaren idazlea) batera, bigarren hau dugularik lan honen gidoilari, zuzendari eta sortzaile nagusia. Bere esku dago lan bikain honen ekoiztea. Era berean, Jeff Daniels, Michelle Dockery eta Jack O’Connell aktoreak bertan izateak ere puntu extra dezente ematen zizkion.
    New Mexico estatuan koka­tzen den istorioa dugu hau, 1880 eko hamarkadan. Eta bai, zuetako askok honekin ondorioztatuko duen bezala, Western ba­ten aurrean aurkitzen gara. Desertuan aurkitzen diren herri galdu horietako batean ikusiko gara. Bizitza gogorreko, lege gu­txiko, gaizkile askoko eta arma gehiegi dituen toki horietakoa; betiko westerrei bete beharreko omenaldia. Meategian lan egiten zuten herriko gizon gehienak, bertako istripu batean hil ostean, emakumeek hartuko dute egunerokoaren aginpidea, izan­dako zorigaitzari aurre egiteko eta beraien herria salbatzeko. Gauzak honela, azalduko dira herrian iheslari talde bat, beraien ‘legearekin’ eta beraien arazoak konpondu nahian... tiroketak, lapurretak, traizioa, dueluak,... betiko klasikoak, baina perspektiba berri batekin; pertsonaia sekundarioei so eginez. Estetika eta irudi paregabea eta antzezlan bikainak. Benetan interesgarria. Genero­aren maitaleek  biziki gozatuko duzue eta ez zaretenek, beno, beti esaten da aukera bat eman behar zaiola denari ezta? Pro­batu eta ez zarete damutuko. 

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894