2017/12/18
  • Langile ikastolako haurrek ezagutzen dute, dagoeneko, Kutxa Ekoguneko Baso Eskola.
    Langile ikastolako haurrek ezagutzen dute, dagoeneko, Kutxa Ekoguneko Baso Eskola.
  • albistea//EKOGUNEA - BASO ESKOLA

    Eguzki edo euri, hotz edo bero... arropa egokiak salba ditzala, gero!

  • Urrian hasita, martxan da dagoeneko Kutxa Ekoguneako Baso Eskola, eta bertan ari dira Langile ikastolako 4 urteko haurrak; hilabetean behin astebetez bisitatzen dute basoa, jolas librea ikasketa metodologia nagusia dena.

  • HERNANI
    2017/11/18 00:00 Larunbata
  • Hotza egiten du, azken egunotan asko jaitsi dira termometroak, baina zenbakiak ez dira haurren kezka nagusia, eta hala nabari da Ekogunean ere. Xira jantzi, kolore bizidun jan­tzi goxoekin konbinatu, eta kalean pasako dute egun osoa Langile Ikastolako 4 urteko haurrek. 
    Naturaz gozatzeko aukera pa­regabea izango dute, izan ere, hori baita Kutxa Eko­gune­aren Baso Eskolaren xarma. Gu­­re inguruaz modu librean gozatzeko aukera sortu nahi dute, lotura bereziak sortuz, eta hura maitatzen ikasiz. Eta ho­rre­tarako, hain zuzen, diote: «ez dago eguraldi txarrik, arropa desegokia baizik».
    Izan ere, hitzetatik ekintzetara pasatzea da Ekogunearen xe­­de orokorra, eta hala egin nahi dute proiektu honetan ere.

    Esperientzia pilotua, aurtengoa
    Horrela bada, duela urtebete proiektu bat bes­­­­­terik ez zena, dagoeneko erre­­­­alitate bihurtu du Kutxa Eko­­guneak.  Eta ikasturtearen buka­era aldera pre-pilotaje bat egin ondoren, aurten gauzatuko da esperientzia pilotua. Bertan ari da parte har­tzen, hain zuzen, Langile Ikas­tola, eta baita Donostiako Ama­ra Berri ikastetxea ere.
    Ikasle bakoitzak, beraz, astebete egiten du Ekogunean; Langileren kasuan, 4 urtekoek bisitatzen dute Baso Eskola, eta Amara Berrikoen kasuan, 5 urtekoek.

    Naturarekin eta bertako elementuekin lotura, oinarri
    Jolas librea ikasketa metodologia nagusia da Baso Eskolako egunerokotasunean, baina ekin­tza osagarriak ere badituzte. Ho­ri­e­tako bat burutu zuten duela egun batzuk, Espainiako Orni­tologia Elkartearen (SEO/­Bird­Life) laguntzaz. Iñaki eta Luzia­ren eskutik, Langile ikastolako 4 urteko haurrek hegaztietara hurbiltzea izan zuten helburu. Horretarako, ekintza desberdinak egin zituzten ordubeteko saioan, bi zatitan banatuta: hasiera batean, el­kar ezagu­tzea eta hegazti desberdinen oinarrizko ezagutza bat izatea izan zuten helburu, eta bigarrenean, ba­soa bere osotasunean miatzea. 
    «Asmoa da hegaztiak oinarrizko ezagutza bat ematea, betiere kontuan hartuz, txikiak direla», azaldu zuten Espaini­ako Ornito­logia Elkarteko di­na­­mizatzaileek. 

    «Gustora», Langile ikastolako komunitatea
    Urritik hasita, beraz, beren egu­nerokotasunean txertatuta daukate Baso Eskola Langile ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek, eta orain artekoari buruzko balorazio positiboa egin dute: «oso gustora gaude, pedagogikoki aberasgarria da, umeek beraien baliabideak bilatzen dituztelako. Arlo guztietako konpetentziak edo gaitasunak lantzen dituzte, gainera. Umeek edozein tokitan bila­tzen dute zeregina. Beste toki ezezagun batzuetan beldurtu daitezkeen bezala, Baso Esko­lan oso lasai ibiltzen dira; na­ba­ria da segurtasuna ematen dien tokia dela», azaldu du ikastolaren zuzendaritzak.

    «Eredu bat sortu nahi dugu»
    Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleekin burutuko dena, oraingoz, bi ikasturtetarako proiektua dela azaldu du Langileko zuzendaritzak, baina Ekogu­neak haratago joatea espero du: «Euskal Herrian berria den mugimendua da, baina Langilek eta Amara Berrik hartutako erabakiekin ikusten da eskoletan txertatu daitekeela. Eta hori da guk egin nahi duguna, pilotajea guretzat ere ikasketa bat da; dokumentatu egin behar dugu, ikusi nola funtzionatzen du­en... eta hala, eredu bat sortuko dugu, bakoitzaren beharrak asetuko dituena», dio Irati Andoño Baso Eskolaren arduradunetako batek. Hori sortuta, «hezkuntza sisteman txertatzea» izango da helburua. Horren adibide da, Eskozia.
    Eta bide hori hartzeko, ha­ren ustez, «gogoa eta kontzien­tzia» behar beharrezkoak dira horrelako pro­iek­tu bat aurrera eramateko. 

    Alkizan martxan, eta Tolosak, interesa
    Baina egun, Ekogunea­ren Baso Es­kolak ere piztu du interesa be­­re inguru hurbiletik haratago. 
    Batetik, Baso Eskola propioa hasi du Alkizako Eskola Txiki­ak herri­an bertan dagoen baso ba­tean, eta Ekogunea ari da la­gun­­­tza pedagogikoa eskaintzen.
    Bestetik, Tolosako Udalak ere interesa azaldu duela adierazi dute, bertako eskoletan mar­txan jartzeko asmoz. Gogo­eta prozesua irekia dute, eta dagoeneko bisitatu dute Eko­guneako Baso Eskola.
    Beraz, «mugimendu bat» ba­dagoela nabaritu dute Kutxa Eko­gu­neako arduradunek, eta bes­te hainbatekin ere harremanetan hasiak direla onartu dute.
    Dena den, animatu dituzte proiektura hurbildu nahi du­ten ikastetxeek, beraiek ha­rremanetan jartzeko aukera daukatela, eta «bakoitzaren tes­tuinguru eta beharretara» egokitzeko be­so zabalik daudela beraiek ere, «behar duten laguntza ema­teko prest», adierazi du Andoñok.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660