2017/12/18
  • Eltxetxoak prest daude, Kronika hartu daitekeen puntuetan.
    Eltxetxoak prest daude, Kronika hartu daitekeen puntuetan.
  • albistea//KRONIKALARI BAT EURO BAT

    ‘Kronikalari bat, euro bat’; euskeraz irakurtzen segi nahi dutenak, zenbat?

  • Gaurtik abenduaren 27ra arte martxan egongo da kanpaina. Eltxetxoak jarri dira Kronika egunero lortu daitekeen puntuetan, eta taldeen atxikimendua lortzeko, argazki kanpaina ere abiatu da; taldez talde dabiltza eltxetxoak, eta izenematea irekita dago!

  • HERNANI
    2017/11/18 00:00 Larunbata
  • Zu ere, Kronikalaria al zara? Seguru baietz! Izan ere, Kronikalari bat, euro bat kanpainarekin, dei zuzena egiten zaio Kronika egunero ateratzeko beharrezkoa den herritar horri; zuri. 
    Kronikak beti defendatu izan du, Kronika herritarrekin egiten dela; herritarrak direla edukiak sortzen dituztenak, ekartzen dituztenak eta zabal­tzen dituztenak. Kronika, beraien tresna izan da urte hauetan guztietan. Eta hortik dator, hain zuzen, Kronikalari hitza. Kronika egiten duen horri egin nahi zaio deia, kanpaina honekin. 

    Eltxetxoak, Kronika eskuratu daitekeen puntuetan
    Helburua? Argia: Kronikaren zabalpenean laguntzen jarrai­tzeko, Kronikalari bakoitzak euro bateko aportazioa egitea. 2015ean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sail­bu­ruor­detzak egindako azterketaren arabera, 4.698 herritar dira Kronika egunero irakur­tzen duten hernaniar, astigartar, ereñotzuar, goizuetar eta aranoarrak. Egunero ez, baina astean hainbatetan Kronika irakurtzen duten herritarrak gehituz gero, berriz, 8.382 dira guztira.
    Hauek guztiek, beraz, aukera daukazue gaur hasi eta abenduaren 27ra arte, Kronika eskuratzen duzuen puntuetan jarritako eltxetxoetan euro bat edo nahi den kopuruko aportazioa egiteko; Kronikalari izaten jarraitzeko.

    ‘Kronikalari talde bat, argazki bat’
    Bestelako ekimen bat ere jarri du martxan aurten Kronikak, Kronikalari bat, euro bat kanpainarekin batean: talde eta eragileen babesa lortzeko argazki bilduma.
    Horretarako, eltxetxo berezi batzuk banatzen ari da Kro­nika izena ematen duten taldeen artean, eta eltxetxo hauek talde batetik bestera pasako dira. Eginbeharrekoa oso erraza izango da: taldean eltxetxoarekin argazkia atera­tzea, zuek ere Kronikalariak zaretela adierazteko. Kanpaina honen berri ematen jarraitzeko argitaratuko ditu Kronikak argazki horiek.
    Dagoeneko gonbidapenak bidaltzen hasia da Kronika, eta beraz, parte hartzeko, nahikoa izango da jasotako mezuari erantzutea. Mezua jaso ez bada, berriz, izena emateko deitu Kronikara (943 33 08 99) edo pasa bulegotik (La­rra­mendi 11, behea; Hernani).

    Iazkoa, bikoiztuko ote?
    Kanpaina hau lehengo urtean jarri zuen martxan aurrenekoz, Kronikak. Orduan ere, el­txetxoak jarri ziren Urumea bailarako hainbat puntutan. Baina izan zuen bestelako ekimenik ere, diru-bilketari lotuta: herritarren arteko apustua!
    Guztira, 40 eltxetxo inguru banatu ziren Hernani, Asti­ga­rraga, Ereñotzu, Arano eta Goi­zuetan barrena, eta horietan de­netan, 1.055,95 kilo diru bil­du ziren. Arkaitz Otegi izan zen apustuan ondoen ibili zena, kilo horiek 1.099 euro izango zirela esan baitzuen, eta 1.055,94 euro izan ziren, azkenean.
    Aurten apustua sinbolikoagoa izango da. Taldeen atxikimenduari esker, iaz bildutako diru kopurua bikoiztea lortuko ote da? Kronikalari, zure esku dago!

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660