2017/11/24
  • albistea//BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA 2017

    Aitor Mendiluze ere finaletik oso gertu

  • Finalaurrekoetako lehen itzuliaren amaieran, bertso eskolako Lujanbio, Mendiluze, Gaztelumendi
    eta Laburu zazpi lehenengo postuetan ageri dira, Colina, Sarriegi eta Elortzarekin batera.

  • HERNANI
    2017/11/14 00:00 Asteartea
  • Aitor Mendiluzek lortu zituen, Bertsolari Txapelketa Na­gu­siko finalaurrekoetako lehen itzu­li­ko azken saioan pun­tu gehien, 740,5 guztira, Du­ran­gon. Gaine­ra­ko parte-har­tzai­leei dago­ki­enez, 678,5 lortu zituen Miren Amurizak; 675 Jon Maiak; 671 Oihana Igua­­ranek; 648 Iñaki Apa­lategik; eta 639 Miren Artetxek.
    Hala, finalaurrekoetako bi­ga­rren itzulian aritzeko txar­tela eskuratu du eta Iruñean jarraituko du txapelketan, abenduaren 2an. Hernaniko bertso eskolako denak sail­katu dira bigarren itzulira eta gainera finalera sartzeko aukera haundiak di­tuzte gehienek.

    Denek dituzte aukerak
    Mailaen Lujanbio eta Aitor Mendiluzek lehen bi postu­etan amaitu dute. Beñat Gaztelumendi seigarren dago eta Agin Laburu zazpigarren. Gogoratu, finalerako lehen zazpiak sailkatzen direla. Unai Agirrek 14garren amaitu du lehen itzulia, baina finalerako sailkapena ez da ezinezkoa hernaniarrarentzat. Agin Laburuk 690 puntu ditu eta Unai Agirrek 667,5 puntu.
    Beñat Gaztelumendik Amu­rrion kantatuko du datorren igandean, azaroaren 19an, Sustrai Colina, Jon Maia, Jon Martin, Nerea Ibarzabal eta Etxahun Lekuerekin; Maialen Lujanbio eta Agin Laburuk Donibane Lohitzunen aza­roaren 26an, Igor Elortza, Jone Uria, Julio Soto eta Iñaki Apa­lategirekin. Aitor Mendi­lu­ze eta Unai Agirrek azken final­aurrekoan, Iruñan, abendu­aren 2an, Aitor Sarriegi, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Alaia Martinekin.

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta euskara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera.

    Telefonoa: 


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Alokatzeko 2 gelatako pisu bila nabil Hernanin. Lagun bakarrarentzat.

    Telefonoa: 642147937