2018/12/18
  • albistea//KAXKO ELKARTEA

    Gaueko aisialdia eta atsedena, eztabaidagai

  • Martxoan antolatu nahi da eta instituzioak, bizilagun eta tabernariak daude gonbidatuta.

  • HERNANI
    2017/11/14 00:00 Asteartea
  • Hernaniko Kaxko Elkarteak biltzarra edo foroa antolatu nahi du martxorako ‘atseden eskubidea eta gaueko aisialdiaren gozamenaren’ inguruan eztabaidatzeko. Bertan,  gaueko aisialdiak sortzen dituen arazoei, ahal den moduan, soluzioak eman eta arazoak murrizteko.
    «Gaueko jende aglomerazioek, Hernanin, soinuak, ekin­tza bandalikoak, erasoak eta bizilagunen atseden eskubidea ez errespetatzea ekar­tzen dute» diote Kaxko Elkartetik. 
    Martxoan antolatu nahi da biltzarra eta horretarako la­gun­tza behar dute ideien aportazioarekin. Instituzio desberdinak ere gonbidatuko dituzte; arazo antzekoak dituzten udalak, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, Arartekoa, Herna­niko Udala... baita alderdi politiko, bizilagun, tabernari eta ideiak ekartzen dituen oro. kaxkoelkartea.eus web orrian jarri daitezke kontaktuan.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948