2017/11/24
  • albistea// BAKEGILEAK

    Pariseko martxaren elkartasun afaria larunbatean, frontoian

  • Osteguna da afarirako tiketak erosteko azken eguna. 20 euroko menuan zizka-mizkak, marmitakoa, Adarragako postrea, kafea eta likoreak daude.

  • HERNANI
    2017/11/14 00:00 Asteartea
  • Abenduaren  9an  Parisen egingo den manifestaziora joateko deia luzatu zuten Bakegileak (Bakea­ren Artisa­uak, Bagoaz eta Sa­re) ekimen berriak, duela astebete. Denak Pariserat lelopean antolatu da euskal presoen egoeraren hobekuntza aldarrikatzeko asmoz eta martxaren elkartasun afaria larunbatean ospatuko da Hernanin, Kirol­degiko frontoian, 21:00­etatik aurrera. 
    Afarirako tiketak salgai daude 20 euroan Rioja, Deportibo, Txili eta Garinen eta etzi, ostegunean, da erosteko azken eguna. Menua ondorengoa da: Zizka-mizkak, marmitakoa, Adarragako postrea, kafea eta likoreak.

Iragarki merkeak

  • LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta euskara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera.

    Telefonoa: 


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Alokatzeko 2 gelatako pisu bila nabil Hernanin. Lagun bakarrarentzat.

    Telefonoa: 642147937