2018/12/18
  • Azken 20 urtetako lanak daude ikusgai ‘Metal eremutik’ erakusketan.
    Azken 20 urtetako lanak daude ikusgai ‘Metal eremutik’ erakusketan.
  • albistea//AITOR RUIZ DE EGINO

    «Hernani betidanik metalaren kulturan sartuta dagoela uste dut nik»

  • ‘Metal eremutik’ izeneko erakusketa jarri du martxan Aitor Ruiz de Egino eskultore eta margolari profesional autonomoak Urumea Ikastolako eraikuntza zaharrean. Abenduaren 2ra arte egongo da ikusgai.

  • HERNANI
    2017/11/04 00:00 Larunbata
  • Inoiz egin duen erakusketarik haundiena egingo du Aitor Ruiz de Egino eskultore eta mar­golari hernaniarrak U­rumea Ikastolako eraikuntza zaha­rrean. «Hernani betidanik me­ta­laren kulturan sartuta» dago­ela uste du Ruiz de Eginok, eta horra hor erakusketa haundi honen izenaren a­rrazoia: Metal eremutik. A­benduaren 2ra arte egongo da Hernaniko artista­ren lanez gozatzeko aukera.

    Kale arte sorkuntzaren baitan
    Pasa den urteko Kale arte sorkuntzako irabazleetariko bat da Ruiz de Egino, eta egitas­mora aurkeztutako pro­iektua­ren baitan dago Metal eremutik erakusketa. Izan ere, eta eskul­tore eta margolariak berak Kronikari azaldu dioen bezala, «hirugarren aldia da» Udalari erakusketa hau egin ahal iza­teko eskaria egiten diola. «Oz­topoak jarri izan dizkidate beti», azaldu du Ruiz de Eginok, «beraz, Kale arte sorkuntza egitasmoaz baliatu behar izan dut».
    Urumea Ikastolak esanahi berezia dauka Hernaniko artistarentzat; han ikasi zuen txikitan, bere etxetik gertu dago, oso haundia da eta erdi hutsa dago. Urte asko da­ramatza erakusketa haundi bat bertan egin nahian, eta are gehiago eraikina eraitsi egingo dutela jakin zenetik.

    «Oztopoak jarri izan dizkidate beti»

    Gehiago erakustea nahi
    Lan asko erakutsi gabe omen dauzka Ruiz de Eginok, eta ho­rrenbestez, 500 lan inguru era­kutsiko ditu abenduaren 2a bi­tarte Urumea Ikastolan. Ar­tista hernaniarrak azaldu due­nez, azken 20 urtetako lanak izango dira bertan ikusgai: «Oka­sio­rako zenbait obra egin di­tudan arren, orain arte inork ikusi ez dituen lan zaharrago ba­tzuk ere aterako ditut argi­tara».
    Zeramika, margoak eta es­kul­turak ikusi ahal izango dira, eta material aldetik metala izango da nagusi. «Txikitatik metalaren kultura sakonetik bizi» izan duela dio  Ruiz de Eginok, eta bere obra­tan «argi eta garbi» ikus daitekeela hori.

    «Orain arte inork ikusi ez dituen lanak ere aterako ditut argitara»

    «Ez naiz perfektua»
    Urumea Ikastolako eraikuntza zaharrak bere lanei misterioa eta poesia ematen diela kon­tatu dio Hernaniko artistak Kro­nikari, eta hori dela gehien gustatzen zaiona. Erakusketa gehinetan dena txukun eta ondo jarrita egoten omen dela, eta horrek batzuetan xarma kentzen duela gaineratu du: «Ez naiz perfektua, baina ezta narrasa ere. Garrantzi han­diagoa ematen diot nik mis­terioari eta poesiari, eta hori da Urumea Ikastolako eraikuntza zahar honek emango didana».

    Dagoena sustatzeko deia
    Erakusketa bat egiteko lekuen aritik, «dagoena sustatu» behar dela dio Ruiz de Eginok. Izan ere, hernaniarrok ez gaude ohituta Biteritik kanpo e­ra­kusketak ikustera, eta es­kul­tore eta margolariak gaineratu duenez, «gisa ho­rretako lekuak bestelako pro­fesionalei bide­ratuta daude, hau da, musi­ka­riei eta abarrei. Gure baldin­tzak hobetu be­harko liratekeela uste dut, dagoena sustatuz».

    «Ez naiz perfektua, baina ezta narrasa ere»

    Bisita gidatuak, egun batzuetan
    Azaroaren 11rako, 18rako eta abenduaren 2rako bisita gi­datuak antolatu ditu Ruiz de Eginok Urumea Ikastolako erai­kin zaharrean barrena bere Metal eremutik erakusketa era­kutsi eta azalpenak eman ahal izateko. Bisita gidatuok goizeko 11:00etan izango dira, eta erakusketaren ordutegi o­ro­korra ondorengo hauxe i­zango da: astelehenetik os­tiralera arratsaldeko 18:00e­tatik 20:00e­tara; eta la­runbatetan goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30e­tara, eta arratsaldeko 18:00e­tatik iluntzeko 20:00e­tara.
    Web-orri berria
    Bestalde, Hernaniko eskultore eta margolariak web-orri be­rria inauguratu du, 4 hiz­kun­tzatan. Online sal­mentan 900 lan inguru dauzka, bidal­keta gastuak barne. In­teresa izanez gero: ai­torruizdee­gi­no.com. Eta ha­rremanetarako e-maila ere aldatu du Aitor Ruiz de Eginok berak: info@aitorruiz­deegino­.com. 

Iragarki merkeak

  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894