2017/11/24
  • Autobus zerbitzu publikoko langileak, atzoko agerraldian.
    Autobus zerbitzu publikoko langileak, atzoko agerraldian.
  • albistea//AUTOBUS ZERBITZU PUBLIKOKO LANGILEAK

    «Autobus zerbitzuko murrizketekin, litekeena da 30 langilek baino gehiagok lanpostua galtzea»

  • Aldundiak «zerbitzuak izugarri murriztu» nahi dituela salatu dute langileek.

  • HERNANI
    2017/11/03 00:00 Ostirala
  • Bero-bero dago autobus zerbitzu publikoaren gaia, Gipuz­koako Foru Aldundiak zerbi­tzu aldaketak egiteko aurrepro­iek­tua aurkeztu zuenetik.
    Eta atzokoan, Buruntzal­de­ko autobus zerbitzu publikoko langileek egin zuten agerraldia, Hernaniko udaletxean, salatzeko «uste baino askoz ere larriagoak» direla, planteatutako aldaketak: «eskaintzen diren hainbat zerbitzu kendu, geldialdiak ezabatu, eta zerbi­tzuak izugarri murriztu nahi ditu Aldundiak. Badirudi ahaz­tu egiten zaiela, zerbitzu pu­bli­ko batez ari garela; eta beraz, gizartearen interes orokorra jarri behar dutela beti, interes ekonomikoaren gainetik».
    Garbi daukate murrizketak ez direla beharrezkoak: «da­tu­ek erakusten dute, 130.864 des­plazamendu gehiago egin ziren 2016an Buruntzaldean, eta Gi­puzkoa da kotxearen era­bilera haundiena duen lurralde historikoa. Garraio publikoaren erabilera bermatu behar da, eta neurri hauek zentzugabekeria hutsa dira. Sistema publikoa suntsitzen eta herritarrak zein langileak kalte­tzen ari da Aldundia».

    «Langileok pairatuko ditugu murrizketa hauek, modu bortitzenean»
    Izan ere, atzo nabarmendu zuten, herritarrak batetik, eta langileak bestetik kaltetuko dituztela aldaketek: «langileok pairatuko ditugu murrizketa hauek, modu bortitzenean. Zer­bitzu asko kentzean, langile asko soberan egongo gara, eta litekeena da, 30 langiletik gora gelditzea lanposturik gabe; 100 langile inguru gara orain. Gainera, planteatzen dituzten neurriekin, gidarien lan erritmoak haundituko dira, des­kan­tsuak murriztu, eta lan istri­puen arriskua izugarri haunditu», kritikatu dute.

    «Borrokan hasi gara, eta herritarren eta instituzioen babesa behar dugu»
    Horregatik, nabarmendu dute borrokan hasi direla langileak, eta «herritarren eta instituzioen babesa» behar dutela, datozen asteotan egingo dituz­ten mobilizazioetan. Azaroa­ren 15ean, adibidez, enkartelada egingo dute Donostiako Julio Caro Baroja plazan, trafikoko eraikinaren aurrean. Gainera, folletoak banatuko dizkiete erabiltzaileei: «zerbitzu publikoaren helburuak soziala izan behar du, eta ez ekonomikoa», aldarrikatu dute.

Iragarki merkeak

  • LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta euskara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera.

    Telefonoa: 


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Alokatzeko 2 gelatako pisu bila nabil Hernanin. Lagun bakarrarentzat.

    Telefonoa: 642147937


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894