2018/12/18
  • albistea//TELESAILETAN ADITUA - AITOR CARACCIOLO

    Gauza arraroak edonon

  • HERNANI ASTIGARRAGA EREÑOTZU ARANO GOIZUETA
    2017/10/28 00:00 Larunbata
  • Bazen hil honen bukaeran denok (seriezaleek) gorrian mar­katua genuen data ga­rran­tzitsu bat, atzoko eguna, Os­tirala, urriaren 27a. Zergatia, lehengo urteko telesail errebelazioaren itzulera, STRANGER THINGS! 

    Bere bigarren denboraldi osoarekin itzuli zitzaigun atzokoan interneteko Netflix plataformara, eta bere bederatzi ka­pituluak ikusteko aukera eman ziguten. Eta egia esan behar badut, asteburu hontarako nere agenda libre uzteko saiakera handiak egin ditut, telesail handi honetaz gozatzeko.

    Asteburu honetarako nere agenda libre uzteko saiakera handiak egin ditut, telesail handi honekin gozatzeko.


    Telesail hau ezagutzen ez duen norbait balego, argumentu errazeko, baina misterio eta gertaera arraroen, istorioa dugu. AEBtako Indiana estatuko fikziozko herri batean, Haw­kinsen gertatzen zaigun gertaera dugu. 80.garren ha­mar­kadan kokatua. Bertan, bada gobernuaren laborategi modura funtzionatzen duen  instalazio bat. Ofizialki energiaren inguruko ikerketak egiten badira ere, ekintza paranormal eta supernaturalen arloko hainbat esperimentu ere eramaten dituzte aurrera. Eta hementxe hasiko dira arazoak. Bertan dagoen nexka gazte bat ezagutuko dugu. Beregan ja­san­dako esperimentu telekinetikoak me­dio, ihes egitea lortuko duena. Honek modu berean hainbat gertakaera arraro ekarriko ditu herrian zehar eta gehien bat protagonista diren gazte kuadrila batengan, bera­ietako bat desagertzen den mo­mentuan.

    Spoiler handirik ez egitearren, gehiagorik ez esatea, premiazkoa iruditzen zait. 80­ga­rren hamarkadako zinea, zu­zendariak, idazleak erreferentetzat dituen telesaila dugu. Spiel­bergen pelikua askori omenaldiak; Stephen King idazlearen ideien jorrapena; The Goonies gazte pelikula mitikoa ‘Kanon­tzat’ hartzen duena. Ni bezela, hamarkada berean edo aurrekoan jaiotakoentzako, plazer meta-errefentziala. Baina gehi­en bat, edonorentzako eder­ki pasatzeko mo­duko telesail ikuserraza. ko­me­dia, suspense, ikara, fantasia... DENA, 17 kapituluz osatutako bi denboraldi zoragarrietan! Ai­tza­­kiarik ez dago honi aukera bat emateko. Beraz, markatu ezazue zuen zerrendan. Eta gozatu. 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894