2017/11/24
  • albistea//ERRIGORA

    ‘Herrilana’ kanpaina martxan jarrita, eskatu daitezke Errigorako saskiak

  • Udazkeneko ‘Herrilana’ kanpaina abiatuko du gaur Errigorak, eta azaroaren 14ra arte eskatu daitezke saskiak, Lurrekon eta Karabelekon.

  • HERNANI
    2017/10/26 00:00 Osteguna
  • Martxan jarriko da gaur bertan, Errigoraren Herrilana kan­paina. Udazkenean sartu garen honetan, Nafarroa hegoaldeko uztak emandako produktuekin osatutako saskiak eskuratu eta euskerari lagun­tzeko, gaurtik aurrera egin ahal izango dira eskaerak.
    Hernaniri dagokionez, es­ka­e­rak egin daitezke Izpizua ka­leko Lurreko produktu ekologikoen dendan, 09:30etatik 13:30e­­­tara eta 17:00etatik 19:30e­tara (larunbatetan goizez), edo Portu auzoko Karabeleko Eko­ne­kazaritza etxaldean, 09:00e­ta­tik 13:30e­tara, 15:30etatik 17:00e­tara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara. Saskiak jaso, berriz, Karabelekon egin beharko dira, azaroaren 30etik abenduaren 2ra.
    Aurrekoetan bezala, saski beltza eta txuria izango dira aukeran, 50 euroan.

    Urtero, indartzen
    Euskera eta elikadura burujabetza izan ditu ardatz Erri­go­rak, 2013an sortu zenetik.
    Horren bueltan, urtero udazkenean Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka kanpaina abiatzen dute; nafar produktuekin osatutako saskien salmentatik irabazitakoaren %25 bideratzen da euskera ofiziala ez den eremuko euskalgintzako proiekturen bat la­guntzera. Era berean, udaberrian, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina jar­tzen dute martxan, «Nafar hegoaldeko produktuak, urrunekoen ordez, gure sukaldeetara ekartzeko».
    Azken Euskarari puzka kanpainan, 2016an, 14.000 saski saldu dira, eta 175.000 euro bideratu dira euskalgintzara. Udaberriko Eskutik eskura kanpainan, berriz, 86.500 litro olio eta 208.000 ontzi kontserba saldu dira.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Alokatzeko 2 gelatako pisu bila nabil Hernanin. Lagun bakarrarentzat.

    Telefonoa: 642147937


  • LOGIKALINE enpresak 4 lanpostu salmenta-puntuko komertzial lanerako. Eskatzen da gaztelania eta euskara edukitzea eta eskaintzen da formazio sendoa eta lan-talde egonkorra. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com helbidera.

    Telefonoa: