2017/10/23
  • Emmy Sariek nominatu zerrenda oso interesgarriarekin etorri zen.
    Emmy Sariek nominatu zerrenda oso interesgarriarekin etorri zen.
  • albistea//TELESAILETAN ADIKTUA - AITOR CARACCIOLO

    Emmy Sariak 2017: Girl Power

  • HERNANI
    2017/09/30 00:00 Larunbata
  • Bi aste pasa dira Emmy Sariak (Estatu Batuetako telebistako sariak) banatu zirenetik eta esan beharra dago, aurten, no­minatu zerrenda oso interesgarriarekin zetoztela. Aurreko ur­teko Game of Thronesen hegemonia (ia sari guztiak eramateko kapaza izan zena) desagertua zegoen, aurtengo sarietan epez kanpo gelditzen bai­tzen, honek, beste telesailei onura ekarri ziela. Sari hauetan hainbat ka­tegoria badaude ere, lau dira agi­an oihartzun handiena dutenak; hauek dira, hain zu­zen: Dra­ma Hoberenaren Saria, Ko­media H.S., Telesail labur H.S. eta telefilm edo Kapitulu aske H.S.

    Oso aipagarria da, modu be­rean, aurtengo denboraldian ema­­­kumezkoak izan direla jaun eta jabe. Aipatutako lau ataletako saridun telesailetan emakumezko pertsonaia nagusiak di­tu­gu eta egia esan beharrean gau­de, eskertzekoa dela betiko es­tereotipo maskulinotik atera­tzen diren hauek ikustea. Pena merezi du oso, telesail hauei kasu egitea.

    DRAMAren arloan The Hand­maid’s Tale izan dugu garaile.  Ger­tuko iragan distopiko batean AEBko gerra zibil baten on­dorengo gizarte teokratiko, totalitarioan haurdun gelditzeko kapazak diren emakumeetako baten bizitza ezagutuko dugu. Fertilitate arazoak zabaldu direnean mundu mailan, elite politikoek, hauek erabiliko dituztelarik beraien seme-alabak izateko. Trama indartsua, antzezlan hunkigarriak (bere aktore nagusiari ere saria eman diona), eta 10 kapituludun denboraldi hunkigarria.

    KOMEDIAn Veep telesaila izan zen saritua bere  bosgarren denboraldiarekin. Hirugarren ur­tez jarraian irabazten duen satira po­litikoa dugu. Julia Louis-Dreyfusen (bost urtez komediako aktore hoberenaren saria ja­rraian irabazita), AEB­tako Presi­denteordea izanik,  egu­nerokoa umore azido batekin kontatzen digu. Bai esango dut, akaso, atal honetan, komedia oso ona bada ere, Master of None edota Atlan­tak, irabaztea espero nuela. Hala ere, meritu handia duen telesaila da irabazlea.

    TELESAIL LABURretan Big Little Lies dugu nagusi; honi buruzko artikulu bat ere idatzi nuen. Komunitate pribatu ‘idiliko’ batean gertatzen den herio­tza baten ostean, bertan azaleratuko diren sekretu eta istorioak kontatzen dizkigu. Zazpi kapituluz osatuta, Nicole Kid­man eta Reese Whiterspoon fa­matuak ditu protagonisten artean. Tele­sail borobila (The night ofek irabaztea nahi banuen ere).

    Azkenik TELEFIM saria,  Black Mi­rror telesail antologikoko San Junipero kapituluak eraman zuen. Black Mirror ezagu­tzen baduzue, tramari buruz hitz egitea, zaila suertatzen da detaile gehiegi eman gabe, beraz gauza bakarra egin dezaket kasu honetan: biziki gomendatu hau ikusteko! Eta ezagutzen ez baduzue, hiru denboraldi zoragarri dituzue gozatzeko. Harri­tuko zarete bertako istorio arraroekin.

    Badira beste hainbat telesail aipatzeko modukoak ere nominatuen artean. Baino txikia da gure tartea. Gehiago jakin nahi? Begiratu bat eman interneten. Ez zarete damutuko, benetan. 

Iragarki merkeak

  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427