2017/10/18
  • albistea//ZINEMALDIA  AURRERAPENA

    Handiaren itzalpean hasi da Donostiako Zinemaldia

  • Zinemaldiko 65garren edizioa atzo hasi zen eta irailaren 30a arte iraungo du. Jon Garaño eta Aitor Arregiren ‘Handia’ pelikula euskalduna Zinemaldiko Sail Ofizialean ikusgai egongo da.

  • HERNANI ASTIGARRAGA EREÑOTZU ARANO GOIZUETA
    2017/09/23 00:00 Larunbata
  • AMAIA GARCIA GONZALEZ

    Atzo hasi zen Donostiako Zinemaldia eta bertan genero anitzetako pelikulak ikusteko aukera izango da. Besteak beste, Handia pelikula bihartik aurrera egongo da ikusgai,  Sail Ofizialean lehiatzen, Donostian.  Jon Garaño, astigartarra, eta Aitor Arregiren pelikularen sesio guztien sarrerak salmentaren lehen orduetan agortu ziren, baina badago zer gehiago ikusi zor­tzi egunetan zehar. 

    ‘Handia’ Irailak 24, 25 eta 30
    Loreak pelikularen arrakastaren ostean, jende guztiak ikusi nahi duen pelikula da eta horregatik agortu ziren hain azkar sarrerak. Migel Joakin Eleizegiren bizitza ez zen arrunta izan, etengabe hazten zen. Bere anaia Lehen Karlistalditik itzuli ostean, ez zuen ulertzen zer gertatzen zi­tzaion Migueleri. Altzoko Handia bezala ezagutzen dugun pertsonaiaren bizitzan oinarritutako pelikula dugu honakoa. 

    ‘Morir’ Irailak 27, 28 eta 29
    Fernando Franco zuzendari andaluziarraren azken pelikula da Morir. 2013. urtean Marian Alvarez aktorearekin bi sari irabazi zituzten La herida pelikularekin. Morir pelikulan ere Marian Alvarez aktorea izan da protagonista. Lehiaketatik kanpo dagoen arren, Sail Ofizialean aurkituko dugu Luis eta Martaren istorioa konta­tzen duen pelikula. 
    Gezurrek, erruak eta beldurrak proban jarriko dute bikotearen egonkortasuna. Pe­li­kularen soinu banda Maite Arrotajauregik (Mur­sego) egin du, besteak beste Amama pelikularen soinu banda egin zuen musikagilea da. 

    ‘The Disaster Artist’ Irailak 28 eta 29
    James Franco zuzendariak zinemaren bitxikeri bat ekarri digu pelikula honetan. Tommy Wiseauren The Room pelikula historiako txarrena da eta haren prozesua eraku­tsiko digu The Disaster Artist pelikulak. Barre egiteko aukera aparta izango da. 

    ‘Una mujer fantástica’ Irailak 23 eta 24
    Horizontes Latinos saila ireki eta Sebastiane Latino Saria jaso zuen atzo Sebastian Lelioren Una mujer fantástica azken pelikulak. Marinaren istorioa kontatzen duen pelikulak Berlinen gidoi onenaren saria jaso zuen. Marinaren bikotea hil egin da eta Orlandoren falta gaindi­tzeaz gain, Orlandoren familiaren kritikak jasan behar ditu Marina emakume transexuala delako. 

    ‘The square’ Irailak 23 eta 25
    Canneseko zinemaldiko pelikula irabazlea izan zen Ruben Östlunden azken lana. Arte garaikideko museo batera eramango gaitu pelikula honek. Pelikula honetako aktoreen artean Elisabeth Moss aktorea dago, aurreko igandean Emmy saria jaso zuena The Handmaid’s Tale telesailean egindako lanarengatik. 

Iragarki merkeak

  • Emakume arduratsua lan bila, orduka, interna edo externa modura.

    Telefonoa: 612574137


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Emakume arduratsua lan bila, orduka edo externa modura.

    Telefonoa: 631706846


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garaje handia salgai Atzietasen.

    Telefonoa: 665705947


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660