2017/10/23
  • Jon Urberen begirada gordetzen dute Ikorkotxen argazkiek.
    Jon Urberen begirada gordetzen dute Ikorkotxen argazkiek.
  • albistea//ARGAZKILARITZA - IKORKOTX

    «Anonimatoak eman dit aukera ikusteko jendeak nola baloratzen duen lana, atzeak baldintzatu gabe»

  • Duela bost urte pasatxo hasi zen Ikorkotx ezizenaren itzalpean, txuri-beltzeko argazkiak sare sozialetako fokoen argitara ateratzen. Inguruan sortutako komunitatea izan du lagun gero, ‘Paotsa’ liburua argitaratzeko; argazkiak oinarri, sorkuntza berriekin osatu dute. Orain, ‘Aire freskoa’ erakusketa jarri du EHUko Carlos Santamaria zentroan (urriaren 11 arte), eta ikastaroa emango du.

  • HERNANI
    2017/09/23 00:00 Larunbata
  • Ezer baino lehen, Ikorkotx ala Jon Urbe?
    Lana hartzen dut lan bezala, eta lanak sortzen du mo­rron­tza. Baina esperientzia honek asko la­gundu dit; bost urte hauetan kon­turatu naiz ano­ni­ma­to ho­rrek eman di­dala au­ke­ra ikus­te­ko jen­de­ak nola ba­lo­ra­tzen duen lana, atzeak bal­din­tza­tu gabe. Jon Urbe be­zala lan egi­tean, au­rre­tik dijoa nire itxu­ra, nor nai­zen, eta gero dijoa la­na. Edo as­kotan, ka­zetariak au­ke­ratutako ar­gazkia argitaratzen da, disei­na­tzaileak emandako kortea­rekin. Beste­an, askea naiz.

    Anonimatoan, baina salto facebookera. Zergatik?
    Nire buruari ezarri nizkion erru­­tina batzuk. Digitalak ekoiz­pena asko haunditzen la­gun­du du, baina horrek au­keraketa lan haundia eskatzen du. Egu­ne­ro­ko erronkak dira fintzen la­gun­tzen dutenak. Horregatik, egu­ne­ro ar­gazki bat txuri-beltzera pasatzea erabaki nuen, eta bi aukera ni­tu­en: gorde kajoain eta galdu, edo jendeari erakutsi. Horretarako fa­ce­book­ek aukera ematen du. Behin ha­si­ta, hasi nintzen ikus­ten zer­ga­tik ar­gaz­ki batek fun­tzio­natzen du­en eta besteak ez. Ea den uste du­­dan arrazoia­ren­ga­tik. Bila­tzen dut zergatia. Bai­na ez dago! Hala ere zerbait an­tze­maten dut. Asko kezkatzen nau.

    Aukeraketa ere zorrotza egin duzu, Paotsa liburua egiteko?
    Bide horretan jendeak aurrea hartu zidan. Batzuek esan zi­da­ten argazki bat aukeratu eta ipuinen bat edo zerbait egin­go zutela. Nire argazkia oinarri har­tu­ta beste sorkuntza bat egitea zi­rraragarria izan da! Beraz, li­bu­ru­ko argazkiak nor­berak au­ke­ratu ditu, lehengo jokora lotuta. Gonbidatu ditut lagunak argazki bat aukeratzera, eta berriro sortu zait galdera: zergatik?  Oso so­zia­la da nere ar­gaz­kia, jendea ager­tzen da, eta oso zaila egiten zaigu jendea ager­tzen den argazkiari aurre egitea. Libururako auke­ra­tu dituzten gehienak bizi di­tu­gun gatazken ingurukoak dira; emakumeen borroka, adibidez. 

    «Kazetaritzaren munduan, uste da argazkia dela testuaren iustrazioa, lagungarria. Horren kontra nago»

    Eta ados zaude, jendearen aukeraketarekin?
    Nere lanak ez du ezer balio ez bada iristen eta ez bada neur­tzen. Noski, nik konforme ge­ra­tu behar dut. Baina horrek sor­tu du niretzat oso onak diren ar­gaz­kiak inork ez aukeratzea. Nik jarri ditut jokorako arauak, eta errespe­ta­tu egin behar! Baina pozik geratu naiz, ez delako bete-lana izan. Jendea asko inplikatu da proiektuan. Hasieran 200 bat gonbidapen bidali nituen, ea nork erantzuten zuen, eta az­ke­ne­an, jendea geratu da kan­po­an! Gero, ba­koi­­tza­ri gal­detu diot nola nahi zuen si­­na­tu. Liburuak as­ka­tasun haun­­dia dauka. Kazeta­ri­tzan si­na­­dura ikustean, iritzia de­la uler­­­t­zen dugu. Argazkilari­tzan ber­­­­din; erakusten du nire be­­gie­tatik ari naizela. Nik har­tzen dut arris­kua eta ardura. Ka­ze­­ta­ri­tz­a­ren munduan uste da ar­gazkia de­la testuaren ilus­tra­zioa, la­gun­­ga­rria. Horren kontra nago. Ka­­ze­ta­riak bere hiz­kun­tzan ema­ten du gertatuakoaren be­rri, eta ar­gaz­kilariak berean. Ez dut uler­tzen zergatik izan behar du­en ba­tek bestearen men­peko. Ho­rre­gatik, askata­su­na eman diet.

    Eta liburutik erakusketarako aukera, nola egin duzu?
    Eduki behar da argazkilari pen­tsa­mendua; zauden lekuan ar­gaz­ki bat ikusten duzu eta era­ba­ki pila bat hartzen duzu mo­men­tuan: zer, nondik, nola. Dau­kazun aldarteak, gogoak, interesak... baldintzatzen du. Orain egingo banu aukeraketa, seguru diferentea izango li­tza­te­keela. Aurreko liburuetan ere nik egin nuen aukera, eta orain desberdin egingo nuke.

    Digitalizazioak ekoizpena haunditu du, ordea. Nola egin aukera, orduan? Zenbat argazki egiten dituzu egunean?
    Nahiko txatarreroa naiz. Gor­de­tzen dut dexente. Erdiak baino gutxiago. Atera, asko. Hala ere, uste dut dela erantzun behar ez den galdera. Argazkilariaren la­na icebergaren punta da; ar­gaz­ki on batean atzean argazki pila bat dago. Esaten da digita­liza­zioa­rekin demokratizazioa iritsi dela, eta ez nago ados. Lehen ez al zen ba, demokratikoa? Esan nahi du edo­nork egin ditza­ke­e­la, eta ez daukat horren kontra ezer. Digitala ala negatiboa? Axa­lekoa da eztabaida hori. Askotan jendea hurbiltzen da argazkilaritzara nahi dituelako emaitzak: ‘eman filtro bat egingo duena ez dakit zer’. Nik egunero praktikatu dut horra iristeko! Bestalde, lehen norbaiti argazkia egin, eta sentitzen zen berezia; orain, nazkatuta. Ja­rre­ra aldatu da. Ar­tea­ren beste es­pa­rruetan aka­de­mi­zazioa lortu da, baina ar­gaz­ki­laritzan ez. La­ne­an ari dena ere ez da erres­pe­ta­tzen. Eta plan­teamenduan ere akatsa dago; argazkia ez da la­­gun­tze­ko, iritzi propioa dauka.

    Dena ez da txarra izango... Proiekturik ez duzu falta!
    Ez dakit positiboa den, ala gehiago den ‘azkenak’ garelako; ‘azken argazkilaria’. Bi  garaiak bi­zitzea tokatu zait. Lehen ar­gazkilaria errespetatua zen, eta orain galdetzen dizute: ‘hortatik bizi zara?!’ Bakoitzak gure bo­rro­ka egin dugu eta horrek gal­bi­de­ra garama. Kolektibo bezala egin behar dugu, argazkilaritza pres­tigiatzera. Azken batean, argazkilaritza da hizkuntza bat, gehien erabiltzen duguna, eta gu­txien alfabetatuta gaudena. 

    - PAOTSA, Rioja tabernan salgai.
    - Argazkilaritza ikastaroan izene­matea, Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate Hedakuntza eta Kirol Bulegoan (Zuzenbide Fakultateko beheko pisuan), irailaren 29ra arte.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660