2017/10/23
  • Jendetza bildu zen Tilosetan, Balda eta Camachori ongietorria egiteko.
    Jendetza bildu zen Tilosetan, Balda eta Camachori ongietorria egiteko.
  • albistea//PRESO ETA IHESLARIAK

    Josune Balda eta Jose Camacho, etxean

  • Ostiral iluntzean iritsi ziren Hernanira, Valentziako Picassent espetxean 7 urte eta erdiko kartzela zigorra bete ondoren. Herritar ugari bildu zen Tilosetan, harrera egin eta biak txalo artean hartzeko.

  • HERNANI
    2017/08/13 00:00 Igandea
  • Zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra «osorik beteta», ostiral goizean atera ziren Valen­tzia­ko Picassent espetxetik, Josu­ne Balda eta Jose Camacho euskal preso hernaniarrak, Etxerat El­kar­teak jakinarazitakoaren ara­bera. Familiako kide eta lagunak izan zituzten zain, eta atera bezain pronto, Kepa del Hoyo presoa izan zuten gogoan.
    Oiartzunen izan ondoren, ilun­­tzean iritsi ziren Herna­ni­ra, eta Tilosetan herritar ugari bildu zen biei ongietorria egi­tera. Dantzariek agurra dan­tzatu eta bertsolariek kantatu os­tean, hitza hartu zuen Camachok, eta egindako ha­rrera beroa eskertzeaz gain, Ke­pa del Hoyo gogoratu nahi izan zuten berriro, eta babes osoa eskaini zioten haren familiari. Ekitaldia bukatzeko, beren argazkiak kendu zituzten Garin tabernatik eta Nafar kaleko paretatik. 

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385