2017/10/23
  • albistea//TXOSNA BATZORDEA

    «Erabat gaitzetsi eta salatu nahi dugu, Askekintzako kideek jasandako erasoa»

  • Hernaniko Txosna Batzordeak bere babesa adierazi nahi izan die «Askekintzari eta ekainaren 26ko goizaldean erasoa jasan zuten taldeko bi militanteei», eta aldarrikatu du, ez duela erasorik onartuko.

  • HERNANI
    2017/06/30 00:00 Ostirala
  • Ekainaren 26an, Askekintza­ko bi kide meha­txa­tu zituztela salatu du taldeak, txosna itxi eta etxera zijoazela; eta horren harira, Hernaniko Txosna Ba­tzordeak bere sala­keta hela­ra­zi nahi izan du, prentsa ohar baten bitartez.
    «Askekintzako bi militante erasotu zituzten ekainaren 26ko goizaldean, beraien kon­trako irain eta mehatxuekin. Eta ez da halako erasoak jasa­ten dituzten aurreneko aldia». Eta garbi adierazi du, ez duela erasorik onartuko: «erabat gai­tzetsi eta salatu nahi dugu era­soa. Ez dugu erasorik onartu­ko, ez txosna gunean, eta ezta txosna gunean lanean aritzen garen militanteon kontra».

    «Jai Batzordea da, aldarrikapen bat zein bestea eztabaidatzeko gunea»
    Horregatik, Txosna Batzordeak bere babesa erakutsi nahi izan die, erasoa jaso zuten bi mili­tan­teei eta Askekintza taldea­ri.
    Eta nabarmendu du, Jai Ba­tzordea dela, «aldarrikapen baten zein bestearen inguruan eztabaidatzeko gunea, azkene­ko urte honetan, gaiari buruz egindako hausnarketak era­ku­tsi duen bezala».

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427