2017/10/23
  • Jendetza bildu da gaurko Axeri Dantzan
    Jendetza bildu da gaurko Axeri Dantzan
  • albistea//SAN JOANAK

    San Joan jaiak aurrera, axeriarekin bat eginda!

  • Igandea delako, eta beraz, atzo, larunbata. Edo aurrenekoa zelako. Baina gaur jendetza bildu da Axeri Dantzan. Era berean koadrilen brindisa eta bazkariak izango dute protagonismoa, gaurkoan.

  • HERNANI
    2017/06/25 11:28 Igandea
  • Etenik gabe, aurrera dijoaz San Joan jaiak. Festa giroa da nagusi, eta gaur goizean, nabaria zen atzo larunbata izan zela... Jendetza bildu da Plazan, bai sokamuturra ikusteko eta baita aurreneko axeriari jarraitzeko ere.

    Sokamuturrean istripuren bat izan da. Horrez gain, Askekintzakoak bertan izan dira, festetan egiten den animalien erabilera salatzeko. Axeri dantza etorri da gero, eta ikaragarrizko jendetzak hartu ditu Kaxkoko kaleak. Tarte batzuetan ez zen txistularien doinurik ere entzuten, eta soka-mutilak non ageriko ziren ezin asmatu ibili dira denak. Bizkarrak ondo berotuta bukatu du batek baino gehiagok.

    Gaurkoan, 13:00ean brindisa egingo dute koadrilek, Txipititxonian koadrilak gidatuta, eta hainbat bazkari izango dira segidan.

     

     

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385