2018/10/16
  • Uxue Amonarriz eta Aitor Huizi, Huntza taldeko bi hernaniarrak.
    Uxue Amonarriz eta Aitor Huizi, Huntza taldeko bi hernaniarrak.
  • albistea//HERNANI // HUNTZA MUSIKA TALDEA

    Etorkizuna, behinik behin, ez dute aldapan gora

  • Azken boladan arrakasta izugarria lortu duen Huntza taldeak San Joan jaietan eskainiko du emanaldia. Zehazki, ekainaren 26an izango da Gudarien plazan. Beraiekin batera joko du oihartzun handia izaten ari den Skakeitan talde donostiarrak ere.

  • HERNANI
    2017/06/23 00:00 Ostirala
  • Huntza taldeko Aitor Huizi eta Uxue Amonarriz hernaniarrak dira, eta dio­te­nez, ohorea izango da beraien sorlekuan lehendabiziko aldiz jotzea. Haien herrian jarduteak sekulako ilusioa egiten die eta estreinakoz izateak, are gehiago. Herna­nin arituko zirela jakitean oso pozik jarri ziren eta plaza berezia izango dela aitortu dute biek ala biek.
    Taldea orain bi urte sortu zen uni­ber­tsi­tate giroko parrandetan ereindako hazia garatu zenean. Gaur egun, bost taldekide dira eta beraien Aldapan gora kantuak arrakasta handia lortu du gazte eta ez hain gazteen artean. Pasa den abenduan kaleratu zuten beraien lehen diskoa Durangoko Azokan, eta Ertzetan izenarekin bataiatu zuten. Udaberrian dagoeneko hainbat kontzertu eskaini dituzte Euskal Herri luze zabalean, Herri Urratsen eman zutelarik pasa berri den urtaroko azken kontzertua. Udan, ordea, Hernanin jotzeaz gain, beste hainbat herriko festetan ere ariko dira beraien diskoa plazaratzen. «Udan zehar gure diskoa ezagutarazi eta hara eta hona ibiltzea da gure plana», diote Uxue Amonarriz eta Aitor Huizik.

    «Azken hamarkadetan trikiti-musikaren baitan egon den hutsunea bete du gure taldeak»


    Eskuratu duten arrakastaren zergatia zein den haiek ere ez dakite, baina diote azken hamarkadetan trikiti-musikaren baitan egon den hutsunea bete dutela eta agian hori izan daitekeela  arrazoi na­gusia. «Gazteak gara eta egiten du­gu­na gustatzen zaigu; horrekin, oraingoz, konformatzen gara». Hala ere, taldekide bakoitzak iraganean musika estilo ezberdinak jorratu izan dituela aitortzen dute, eta guzti horien arteko uztar­ke­ta­ren ondorioa dela haiek egiten duten musika. «Gutako bakoitzak egiten duen ekarpen subjektiboa oso aberasgarria iruditzen zaigu», diote.

    Bat-bateko ospea
    Esan bezala, Huntza taldeak denbora oso laburrean bere musika ezagutaraztea lortu du eta anonimotasunetik irten da hein handi batean. Hala ere, taldekideek jarrera apala mantentzen dute eta arrakasta esperientzia ikaragarria izan dela onartzen badute ere, hankak lurrean dituzte eta ez diote behar baino garrantzia handiagorik ematen azken aldian gertatzen ari zaienari. «Gaur egun musikaz bizitzea oso gauza zaila da, eta guk lortu nahi duguna zera da: egiten dugunaz disfrutatu eta guregana gerturatzen direnak gozaraztea».  
    Euskaraz kantatzea, aldiz, handicap bat izan beharrean aukera bikaina dela diote eta harro sentitzen dira euren hizkuntzan kantatzen. «Gure ustez euskaraz kantatzea ez da muga bat eta ez dizkigu inondik inora ateak ixten». Izan ere, diotenez Euskal Herritik kanpo Hun­tza entzuten dutenak euskal lu­rral­dean entzuten dutenak baino gehiago dira. Amonarriz eta Huiziren arabera, euskarak taldeari nortasuna ematen dio eta alderdi hori oso garrantzitsua da taldekideentzat.
    Ekainaren 26an momentuko euskal talde arrakastatsuenaz gozatu nahi duenak, beraz, aukera paregabea dauka Hernaniko San Joanetan. 

Iragarki merkeak

  • Onddi Akademia: LH, DBH eta Batxilerrerako laguntza, maila berdineko talde murriztuak. Astelehenetik Ostiralera 15:30 - 20:00. Urbieta kalea 7.

    Telefonoa: 688719571


  • Emakume arduratsuak helduak zaintzen edota garbitasunean lan egingo luke (etxeak, ofizinak...)

    Telefonoa: 654122548


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894