2017/12/18
  • Axeriaren atzetik joango dira korrika.
    Axeriaren atzetik joango dira korrika.
  • albistea//AZERI BILA

    Gazte zein heldu, axeria zeinek harrapatu!

  • Arratsaldeko 17:30etan hasiko dira haur eta gaztetxoen probak; 18:30etatik aurrera izango da, aldiz, helduen lasterketa nagusia.

  • HERNANI
    2017/06/17 00:00 Larunbata
  • San Joanetarako atzera kontaketa hasia da dagoeneko, eta ohitura den bezala, aurreko larunbatean, hau da, gaur izango da Azeri Bila lasterketa herrikoia. Arratsaldeko 17:30e­tan hasiko dira lasterketak; au­rrena, haur eta gaztetxoekin; eta 18:30etatik aurrera izan­go da lasterketa nagusia, helduena. 
    Izena eman nahi duenak, Urbieta kalean bertan, lasterketa hasten den lekuan, egin ahal izango du, gaur, lasterketa hasi aurretik.

    Taldekako lasterketa, aurtengo nobedadea
    Lasterketa nagusia da Azeri Bilaren izarra, eta aurtengoan nobedade batekin dator. 19ga­rren edizio honetan, taldekako lasterketa egingo dute aurre­ne­koz Hernaniko taldeek; lau korrikalariko taldeak osatu ahal izango dituzte, eta baldintza bakarra izango da, lauak batera irten eta iristea, 9 kilometroko ibilbidea bete ondoren.

    Arratsaldeko 18:00etan egingo dute hernaniarren argazkia, Atarrabiyo parkean.

    Hernaniarren argazkia, Atarrabiyon
    Hernaniarrak asko dira herriko lasterketa ospetsuenean par­te hartzen dutenak, eta horiek iru­di batean biltzeko, tal­deko argazkia atera ohi du­te, urtero. Aurten, arratsaldeko 18:00etan egingo dute argazkia, Atarra­biyo parkean.

    Autobusak, Txantxillatik
    Lasterketa dela eta, Udalak jakinarazi du, autobusen ibilbidean eraginak izango dituela. Horrela, beraz, 18:30etatik 20:00ak bitartean, G1, G2 eta G3 au­tobusen Elkanoko eta Urbie­tako geltokiak, Txantxilara pa­sa­ko dira. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660