2017/10/20
  • ‘Game of Thrones’ telesaileko denboraldi berria atzo estreinatu zen.
    ‘Game of Thrones’ telesaileko denboraldi berria atzo estreinatu zen.
  • albistea//TELESAILETAN ADIKTUA - AITOR CARACCIOLO

    SUMMER IS COMING

  • HERNANI ASTIGARRAGA EREÑOTZU ARANO GOIZUETA
    2017/06/17 00:00 Larunbata
  • Udara gainean dugu, SAN JOANAK gainean ditugu! As­ko­ren­tzat opor, parranda eta ezer egiteko garaia hasiko da, beste as­ko­ren­tzat lana, ahal den aisialdiaz go­za­tzekoa eta eguneratzekoa. Jen­de askok modu berean, bere telesail gustokoenen ama­ie­ra dela eta, denboraldi honetan gauza gu­txi izango dituela ere pentsatu ohi du... Gauzak asko aldatu dira azken urteetan. Kate haundiek eta internet bidezko zerbitzuek, udara parterako proiektu handiak gordetzeari ekin diote, eta ez bakarrik neguko arrakastak berriro jartzeari edo baztertutako programak emateari. Modu berean, udara (lasaiagoa izanik) mo­men­tu aproposena da pendiente utzitako edo beti gomendatzen diguten eta ikusi ez dugun telesail hori ikusteko. Zein ikusi? Noiz datozte? Egin dezagun zerrendatxo bat (beti ere nire gustuetan oinarritua).
    Estreinuen aldetik DENOK espero dugun telesaila eta gaur egun jaun eta jabe dena, Game of Thrones (6. denboraldia), uz­tai­laren 16an bueltatuko zaigu. Hau garrantzitsuena bada ere, aurretik baditugu aipatu beharreko batzuk: Orange is the new black (5D) ekainaren 9an; Rea­cher (2D) ekainaren 19an;  The Mist (1D) ekainaren 22an; Gypsy (1D) ekainaren 30ean. Hainbat telesail izango dira hilabete hauetan, baina aukeraketa bat egitea ere nahitaezkoa irudi­tzen zait, udarako beste gauza guztiak ere (eguraldia medio) apro­betxatu behar dira eta. Uz­tailean: Suits (7D) 12an; Friend from College (1D) 14an, gogotsu espero dudana; The Strain (4D), Room 104 (1D) eta The Last Tycoon (1D) 28an. Abuztuan gutxi batzuk: Ray Donovan (5D) 6an; The Defenders (1D) 18an; Episodes (5D) 20an; Brad City (4D) 23an.
    Ikusten duzuenez (trailerrak interneten dituzue, telesail ez­ber­din hauek guztiak ezagu­tze­ko eta, era berean, baten batekiko gura pizteko) nahasketa handia dago estilo nahiz generoan. Itzuleren kasuan, udararako telesail bat izateak ere ekar lezake, hainbat denboraldirekin asteak betetzen joatea.
    Halaber, azken urtean izan dira, baita ere, kritika eta ikusleek (nik) gustoko izan dituzten hainbat telesail: The Night of, The Girlfriend Experience, Lovesick, Westworld, Fleabag, Stranger Things, The Night Manager, Dirk Gently’s Holistic Detective Agency, Gaycation, The Young Pope, The Good Fight, Sneaky Pete, eta aipamen berezia behar duten bi, bukatu  berri den The Leftovers eta The Handmaid’s Tale (azkeneko hauek momentuko telesailak, ezinbestekoak, niretzako). 
    Badakit bai, lista luzea. Erotuta? Baliteke, baina modu batean bakarrik bihurtzen zara telesail adi(k)tu. Ah! Eta gustoko ditudan telesail edo doku-se­rie­ak ere kolatu ditut zerrendan... Benetan, eman aukera bat.
    Gehiagorik nahi? Udara luzea da eta telesailak infinitoak. Bilatu, ikusi, lagunei galdetu, zuek gomendatu, klasiko handiei aukera bat eman... Baina batik bat, gozatu. 
    *Uda ondoren itzuliko da atal hau. 

Iragarki merkeak

  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Garaje handia salgai Atzietasen.

    Telefonoa: 665705947


  • Pixu ederra salgai Latsunbe-berri auzoan. 3 logela, 2 komun, trasteroa eta garajea aukeran. Partikularra.

    Telefonoa: 659447678


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894