2017/12/17
  • Herenegun egin zuten aurtengo San Joanen aurkezpena Udalak eta Jai Batzordeak.
    Herenegun egin zuten aurtengo San Joanen aurkezpena Udalak eta Jai Batzordeak.
  • albistea//SAN JOANAK

    San Joanetarako bidean, gazteak protagonista

  • 19garren Preludio Txikiak eta Gerardo Plazaren Oroimenezko XIgarren xake partidak izango dira gaur. Bihar, ohikoak diren Azeri Bila, boxeoa eta Preludio Nagusiak izango dute protagonismo osoa.

  • HERNANI
    2017/06/16 00:00 Ostirala
  • Aurreko astean eman zioten ha­siera 2017ko San Joan Ja­ietako egitarauari Ttarla dan­tza taldeko kideek, eta gaur izan­go du segida, urtero festak iragartzen dituzten ekintza batzuekin. Arratsaldeko 17:00­e­tan izango dira Gerardo Pla­za­ren Oroimenezko XIgarren haurren xake partidak; eta ondoren, herriko txikiak izan­go dira protagonista, berriro ere, XIXgarren Preludio Txiki­an. 19:00etatik aurrera izango da hori, Plazan. 

    Sei zutabe
    Aurtengo egitaraua aurkezte­ko, prentsaurrekoa deitu zuen Jai Batzordeak, Udalaren ba­be­sarekin. Bertan izan ziren he­renegun, Luis Intxauspe alka­tea, Koro Etxeberria kul­tura zi­ne­gotzia eta Garazi Etxa­rri ber­din­tasun eta gaz­teria zine­gotzia, Udaletik, eta Jai Batzor­dean lanean dihar­duten hain­bat eragile: San Joan Konpar­tsa, Elur Txori elkartea, Txosna Batzordea, Bil­gune Feminista, Askekin­tza, etab.
    Etxeberriak onartu zuen: «horiengatik guztiengatik ez balitz, egitarau hau ez litzate­ke posible izango». Eta ondo­ren, egitaraua sei zutabek eus­ten zutela azaldu zuen: elkarri zor diogun errespetuak; ema­ku­­me eta aukera sexual guz­tiengatiko errespetuak («ez eze­tz da!»; hiz­kun­tzak («San Joa­netan ere, euskeraz!»); ja­to­rri eta kultur aniztasunak; aniz­tasun fun­tzio­nalak; eta elkarta­sunak, ba­tez ere, ez daudenekin.

    Animaliak hiltzen dituzten ekintzarik ez
    Koro Etxeberriak azaldu zue­nez, berrikuntza nabarmen bat izango da aurtengo San Joanetan: «animalien erabile­ra­ren inguruko lanketa bat egin da, kalean dagoen ezta­baida baita; eta elkarriz­keta­ren bidetik eta errespetuz, akor­dio batera iritsi gara». Horrela, bada, ez da anima­liarik hiltzen duen ekintzarik izango. Gainera, ekainaren 27an ez da ez sokamuturrik, ez zezen txikirik antolatuko, eta horien ordezko ekintza alter­na­tiboak programatu dituzte.
    Horren aurrean, pozik ager­­tu ziren Askekintzako ki­de­ak, baina aurrerago, gehia­go eskatuko dutela diote: «pauso txikiak dira, baina gure hel­bu­rua da animalien askapena eta horren aurkako ekintza guztiak kentzea. Horren alde borrokatzen jarraituko dugu Jai Batzordean».

    San Joan Konpartsa, omendua
    Bertan izan zen, baita ere, Jon Oñate, San Joan Konpartsako ki­­­dea. 25 urte beteko ditu ekaina­­­ren 27ko karrozak, eta ho­­rregatik, beraiek izango dira ja­iei hasiera eta bukaera eman­go diotenak: «eskerrak eman nahi dizkiogu Jai Ba­tzor­deari», adierazi zuen Kon­partsaren kideen partez.

    Skakeitan eta Huntza, Plazako oholtzaren gainean
    Urtero bezala, musikak izango du protagonismo berezia gaur zortzitik aurrera: betiko txa­ran­gak, txistulariak, Ozenki eta Kantuzen kontzertuak... baita duela bi urtetik au­rrera egi­ten den kontzertu haundia ere. Aurten, gainera, bikoitza: Skakeitan eta Huntza igoko dira Plazako oholtzara!

    Kide berri bat, txosna-gunean
    Txosna Batzordearen eta Uda­la­ren arteko protokoloa nabar­men­­­du zuten baita ere, eta Ba­tzor­­deko kideek argi esan zu­ten: «edo­zein arazo gertatzen de­­­la, gu prest laguntzeko!». Ira­­garri zu­ten, baita ere, txos­na berri bat izango dela aur­ten: Askekintzakoa. 

     

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660