2017/08/18
  • Sagardogintzaren sektoreko hainbat eragile eta Eusko Jaurlaritzako zein Foru Aldundietako ordezkariak.
    Sagardogintzaren sektoreko hainbat eragile eta Eusko Jaurlaritzako zein Foru Aldundietako ordezkariak.
  • albistea//EUSKAL SAGARDOA

    Aurreneko botilak merkatuan, Euskal Sagardoa deiturarekin

  • Aste honetatik aurrera daude salgai, salmenta puntuetan,  «%100 bertakoa eta kalitatezkoa» den sagardoaren botilak.

  • HERNANI EREÑOTZU ASTIGARRAGA
    2017/06/10 00:00 Larunbata
  • «Sagardogintzaren sektorea elkartu, sagardoaren kultura sustatu, eta sagargile eta sagar­dogileei bultzada bat emateko» helburuarekin sortu zuten, txotx denboraldi berriarekin, Euskal Sagardoa jatorri izendapena.
    Eta deitura horrek, bezeroari ziurtatuko dio «bi ezaugarri dauzkan sagardoa: tokikoa eta kalitatezkoa», azaldu du Aran­tza Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpi­egitura Sailburuak.

    Astelehenetik, eskuragarri
    Jatorri izendapena daukan sa­gardo hori, dagoeneko merkatuan da, joan den astelehenetik. Pasai San Pedron aurkeztu zu­ten, Albaola itsas-faktorian, eta jakinarazi zuten, egun horretatik aurrera daudela salgai, Eus­kal Sagardoa deitura daukaten aurreneko botilak, ohiko saltokietan eta salmenta puntuetan.
    Aurkezpen ekitaldian hartu zuten parte, besteak beste, Unai Agirre Euskal Sagardoa jatorri deituraren koordinatzaileak, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundietako ordezkariek, Hur Astarbe Gipuzkoako Sagar­dogileen Elkarteko ordezkariak, Oihana Gaincerain Sagardo Ma­haia Elkarteko presidenteak, edota Antxon Mendia Fruitel Sa­garzale Elkarteko presidenteak.

    Botila bakoitzak bere sagardotegiko etiketa izango du,  baina Euskal Sagardoaren irudia izango du botilaren goiko aldean.


    Guztira, 36 sagardogile elkar­tu dira jatorri izendapenaren sorreran, eta guztiek izango dute Euskal Sagardoa deitura, bere botiletan: bakoitzak bere sagardotegiaren etiketa izango du, baina Euskal Sagardoaren irudia (sagar gorri bat) izango du botilaren goiko aldean.  

    %100 bertako sagarrarekin, eta kalitate-bermearekin
    Tapiak aipatu bezala, sagardo horren bi ezaugarri bereizgarri izango ditu: «batetik, %100 bertako sagarrez egindakoa izango da, bertako sagarraren aldeko apustua sendotu eta bultza­tze­ko. Eta bestetik, botila guzti­ek kalitate-bermea izango du­te­la; Fraisoro laborategi espe­zia­li­zatua arduratuko da kalitatea neurtzeaz, eta HAZIk egiaztatuko du prozesua», nabarmendu zuten aurkezpenean. 

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894