2017/06/26
  • Alkate eta zinegotzien lekuetan eserita, beren proposamenak luzatu zituzten ikasleek atzo.
    Alkate eta zinegotzien lekuetan eserita, beren proposamenak luzatu zituzten ikasleek atzo.
  • albistea//ESKOLA AGENDA 21

    Mugikortasunari buruzko eskaerak, herriko ikasleek Alkate eta zinegotziei

  • Eskola Agenda 21 proiektuaren baitan, ‘Mugikortasun Jasangarriaren’ inguruan aritu dira herriko 2.500 ikasle aurten.

  • HERNANI
    2017/06/08 00:00 Osteguna
  • Eskola Agenda 21 proiektu­a­ren deiari kasu eginez, udale­txeko pleno-aretoan bildu zi­ren atzo herriko ikasleen or­dez­kariak, Luis Intxauspe al­ka­­teari eta Esti Aldeiturriaga eta Koro Etxeberria zinegotziei beren proposamenak luza­tze­ko. Oraingo honetan, Mugi­kor­­­tasun Jasangarriaren gaia landu dute.

    34 proposamen, ikasleek
    Ikasturte osoan zehar gaia sa­ko­nean landu dute herriko ikas­tetxeetako LH, DBH, Ba­txi­lergoa eta Lanbide Heziketako 2.500 ikaslek. Ondoren, maia­tza­ren bukaeran, ikasleen or­dezkariak bildu eta Udalari egin beharreko 34 proposa­menak zehaztu zituzten.

    Ikasleen ordezkariek 34 proposamen aurkeztu zituzten atzoko zitan.


    Horretarako, horiek guzti­ak bost azpiga­ie­tan banatu dituzte: kontzientziazio kan­painak, irisgarritasuna he­rri­an, ibilgailuak herri ba­rru­­an, garraio publikoa, eta bi­zikletak eta bidegorriak.
    Horien artean, badaude batzuk auzoetako arazoak kon­­pontzeko bidera­tutako­ak: Osiñagako garraio publi­koa hobetzea, Karabeleko erro­tondako oinezkoen bidea konpontzea...
    Beste batzuk, segurtasu­na­ren ingurukoak: gune arris­­­kutsuak atzematea, es­pa­loiak egokitzea, bidego­rriak egoera onean manten­tzea...

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Emakume bat behar da pertsona heldu bati laguntdu, etxeko lanak egin eta sukaldatzeko.

    Telefonoa: 618119781