2017/12/18
  • albistea//ERRAUSTEGIAREN AURKAKO MUGIMENDUA

    Kotxe karabana, erraustegiaren kontra hasteko

  • Larunbatean Zubietan egingo da Erraustegiaren Aurkako Eguna, eta Hernanin Zero Zaborrek ere bat egin du ekimenarekin. Baina gaur hasiko dira protesta ekintzak, kotxe karabanarekin.

  • HERNANI
    2017/05/25 00:00 Osteguna
  • Hasiak dira Zubietako erraus­te­gia egiteko obrak, eta Erraus­tegiaren Aurkako Mu­gi­menduak hainbat ekintza an­tolatu ditu, protestarako.
    Hasteko, gaur Errekaldeko Decathlonen jarri dute zita 18:00etan, Barraskilo opera­zioa, hau da, kotxe karabana martxan jartzeko.

    Larunbaterako bazkari txartelak, Hernanin
    Bestalde, larun­ba­tean Zubie­tan antolatu di­tuz­te hainbat ekintza, 11:00e­tan hasita. Bes­teak beste, herri bazkaria ere izango da; paella, postrea eta edariak. 
    Sarrerak salgai jarri ditu Her­nanin Zero Zaborrek, Lu­rre­­kon eta Onddin; umeek 5 euro, eta helduek 10.
    Gainontzean hitzaldiak eta haurrentzako tailerrak izango dira, eta Gipuzkoa Zutikek ere, 12:00e­­­tan bi asanblada  an­to­la­tu ditu eta martxa, 16:00etan. 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660