Erraustegiaren kontra, bi zita datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2017ko mai. 21a, 02:00

Orain bi aste hasi ziren Zubie­tan, erraustegia eraikitzeko obrak; eta horren bueltan, hainbat mobilizazio egin di­tuz­te, egun hauetan. Beste bi zita ere jarri ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, dato­zen egu­netarako: kotxe kara­ba­na oste­gunean, maiatzaren 25ean; eta Erraustegiaren Aur­ka­ko Egu­na larunbatean, hila­ren 27an.
Errekaldeko Decathloneko aparkalekutik abiatuko da ko­txe karabana, Barraskilo ope­ra­zioa deitu du­te­na, oste­gu­nean arratsaldeko 18:00etan. Ez onartu erraustegia, ez onar­tu inposaketa! izango da leloa.

Egun osoko egitaraua, datorren larunbatean
Maiatzaren 27an, larunbatean, berriz, egun osoko programa prestatu dute, Zubietan. Goi­ze­ko 11:00etan elkartu, eta hiru hitzaldi eskainiko dituzte, Kax­kapeko aretoetan. Bitartean, haurrentzako tailerrak ere izango dira.
Gero, adierazpena iraku­rri­ko dute, 13:30etan; eta 14:00e­tan, herri bazkaria izango da, paella jatea. Txartelak salgai daude Onddin eta Lurrekon: haurrek 5 euro eta helduek 10 euro, postrea eta edaria barne.

Gipuzkoa Zutik, maiatzaren 27arekin bat
Egun horretan antolatutako­arekin bat egin du Gipuzkoa Zutikek ere, eta beste hiru eki­men prestatu ditu larunbate­rako, Zubietan bertan.
Eguerdiko 12:00etan hasita, bi asanblada deitu dituzte: Gi­puzkoa mailan borroka akti­ba­­tu, eta Euskal Herri mai­lako era­gileekin iritziak truka­tzeko.
Eta arratsaldean, 16:00etan hasita, martxa nazionala deitu dute, «erraustegiaren eta ma­kro-kartzelaren kontra», eta Euskal Herriko eragile eta la­gun guztiak gonbidatu dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!