2017/10/23
  • albistea//KZ GUNEA

    Maiatzeko ikastaroak prest daude

  • Maiatzaren 2an hasiko dira hamar ikastaro KZ Gunean. Izena eman daiteke Biterin, 943 02 36 50 telefonoan edo ‘www.kzgunea.eus’.

  • HERNANI
    2017/04/21 00:00 Ostirala
  • Maiatzean ere egongo dira KZ Gunean ikastaroak, eta asteartearekin, maiatzaren 2an, hasiko dira lehendabizikoak. Guztira, 8 ikastaro presen­tzial eta urruneko beste 2 egiteko aukera izango da, eta denetan izenematea zabalik dago, debalde.
    Oinarrizko internet, sare sozialak 2.0, google apps, smartphoneak eta tabletak eta software librea landuko dira.
    Interesa daukanak, Biteri kultur etxe­ra jo dezake. Bes­tela, telefonoz deitu, 943 02 36 50ra, tutor.hernani@kzgunea.net helbide elektronikora idatzi edo www.kzgunea.eus webgunean erregistratu. 

    Oinarrizko Internet

    -Internet KZgunea ikastaroa. Maiatzaren 15etik 26ra, 16:00-18:00, euskeraz.
    -PCa, teklatua eta xagua erabiltzen ikasi. Maiatzaren 10etik 12ra, 16:00-18:00, euskeraz.
    -Ordainketa seguruak interneten. Maiatzaren 29tik 30era, 16:00-18:00, euskeraz.  

    Sare Sozialak 2.0

    -Sare Sozialak ikastaroa. Maiatzaren 3tik 12ra, 09:00-11:00, gaztelaniaz.

    Google Apps

    -Google Drive. Dokumentuak bildu eta partekatu. Maiatzaren 2tik 3ra, 16:00-18:00, gaztelaniaz.
    -Gmail. Posta elektronikoa baino gehiago. Maiatzaren 4etik 5era. 16:00-18:00, gaztelaniaz. 

    Smartphoneak eta Tabletak

    -Smartphoneak eta tabletak; lortu zure Android gailuen etekinik handiena. Maiatzaren 22tik 30era, 09:00-11:00, euskeraz. 18:00-20:00, gaztelaniaz.

    Software Librea

    -Ofimatika ikastaroa. Maiatzaren 8tik 19ra, 18:00-20:00, euskeraz.

    Urruneko Formazioa

    -Norbere erabilerako Google Aplikazioak. Maiatzaren 2tik 31ra, gaztelaniaz.
    -Marka pertsonala eta Linkedin. Maiatzaren 2tik 17ra, gaztelaniaz.

Iragarki merkeak

  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427