2017/04/29
  • albistea//ERRENTA AITORPENA 2016

    Dagoeneko martxan, Errenta Aitorpenerako kanpaina

  • Herenegundik onartu daiteke autolikidaziorako proposamena; asteartetik aurrera eskatu ahal izango da, ordea, mekanizaturako zita. Hilaren 18an irekiko dituzte bulegoak, Hernanikoa barne. 

  • HERNANI
    2017/04/08 00:00 Larunbata
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak hasi du dagoeneko 2016ko Erren­ta eta aberastasunaren kanpaina. Horrela beraz, apirilaren hasieratik ikusi daitezke autolikidaziorako proposamenak, eta herenegundik onartu daitezke Internet bidez edo bulegoetan; horretarako aukera ekainaren 26era arte luzatuko da.

    Hitzordua eskatzeko aukera, datorren asteartetik aurrera
    Datorren apirilaren 18an irekiko dituzte, ordea, Gipuzkoan zehar dauden bulegoak, horietako bat Hernanin (Latsun­be­be­rri auzoa. 
    Horietan guztietan laguntza pertsonalizatua eskainiko dute Foru Aldundiak jarritako profesionalek. Aitor­pena egiteko la­gun­tza emango dute beraiek Errenta mekanizatua egiteko eta baita autolikidaziorako pro­posamena onartzeko. Horre­ta­rako, ordea, ezinbestekoa izan­go da au­rretik ordua eska­tzea: egoi­tza.gipuzkoa.eus web orriaren bitartez edota 902 100 040 telefonoan. 
    Hitzordua eskatzeko ekai­na­­ren 5era arte izango da aukera; azkeneko zitak, aldiz, ekainaren 26ean izango dira, bai erren­ta modalitatean, baita aberastasunean ere.
    Bestalde, autolikidaziorako proposamena onartu nahi ez dutenek, apirilaren 20era arte itxaron beharko dute errenta mekanizatua egiteko zita eskatzeko. 

    Dobera Euskara Elkarteko bazkideek, dedukzioa
    Aurten ere, lehentasunezko mezenasgo jarduera izendatu du Foru Aldundiak Dobera Euskara Elkartea, eta ondorioz, 2016an ekarpena egin zuten bazkideek edota liburuak argitaratzeko laguntza eman zutenek, dedukzioa izango dute Errenta Aitorpenean, betiere, aurretik dokumentazioa aurkeztu baldin bada. 

Puri-Purian

Iragarki merkeak

  • Etxea salgai erdialdean, 97 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • Garaje itxia salgai edo alokagai Elkano kaleko 21 zenbakian (Eroskiren ondoan).

    Telefonoa: 943551302


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Estetizista behar da, Lasarten lana egiteko, lanaldi osoan.

    Telefonoa: 943507653