2017/08/16
  • Etxalartik Doneztebera, eta Donostiatik Hondarribiara egingo dira bi txandak.
    Etxalartik Doneztebera, eta Donostiatik Hondarribiara egingo dira bi txandak.
  • albistea//DOBERA EUSKARA ELKARTEA - UDALEKU IBILTARIAK

    Ttipi-ttapa eta plisti-plasta, udalekuetan batetik bestera

  • Dobera elkarteak Udaleku Ibiltariak antolatu ditu uda honetan ere, eta ireki da izenematea bi txandatan, maiatzaren 22ra arte.

  • HERNANI ASTIGARRAGA EREÑOTZU ARANO GOIZUETA
    2017/04/08 00:00 Larunbata
  • Uztaila eta abuzturako Uda­leku Ibiltarietako txanda bana an­tolatu dute aurten ere, Her­naniko Dobera eta Ordiziako Hi­tzaro Euskara Elkarteek, eta bi txandetan izena eman dai­teke dagoeneko, maiatzaren 22ra arte, Doberan bertan:  dobera@dobera.eus helbide elek­tronikoan, 943 33 27 99 te­le­fonoan,  edota Larramendi ka­leko 11 zenbakiko bulegoan.
    Txanda batean zein bes­te­an, hain­bat herri ezagutzeaz gain, mendi ibilbideekin, ur ekin­tzekin, abentura ki­ro­le­kin eta beste hainbat jo­la­se­kin gozatuko dute, gazteek.

    Helduenak Etxalartik Doneztebera, uztailean
    Aurreneko txanda uztailaren 2tik 14ra antolatu da, eta 12-16 urte bitartekoentzat izango da (2001-2004 urteen artean jaio­takoentzat).
    Hauek Etxalartik Donez­te­be­rako bidea egingo dute egun ho­rietan, Lesaka, Igantzi, Arantza eta Sunbilla pasata. Do­berako bazkideentzako pre­zi­oa 210 eurokoa da, eta gai­nontzekoentzat, 250 eurokoa.

    Gaztetxoenak abuztuan, Donostiatik Hondarribiara
    Udaleku Ibiltarietako bigarren txanda, berriz, uztailaren 30etik abuztuaren 5era egingo da, 9-12 urte bitartekoentzat (2005-2007 urteen artean jaiotakoentzat).
    Hauek Donostiatik Hon­da­rri­biara joango dira, Pasaia eta Errenteriatik pasata. Kasu ho­netan, bazkide­en­tza­ko pre­zi­oa 130 eurokoa da, eta gai­non­tzekoentzat, 160 eurokoa. 

Iragarki merkeak

  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894