2017/07/27
  • albistea//PRENTSA-OHARRA  EH BILDU

    EH Bilduk herri galdeketaren balorazio positiboa egin du

  • «Herritarren  %25a mugiarazteak sekulako balioa du egungo egoeran. Katalunian herri galdeketek %20ko parte hartzea izan zuten bataz beste».

  • HERNANI
    2017/03/24 00:00 Ostirala
  • Bagagiltza plataformak an­to­latutako galdeketaren inguruko balorazioa egin berri du Hernaniko EH Bilduk.
    Alderdi politikoa gustora geratu da galdeketak izan zuen erantzuna eta emaitzekin: «emaitzekin gure poza adierazi nahi dugu. Herri­tarren %25a mugiarazteak se­ku­lako balioa du egungo egoeran. Eta gainera, 4.100 hernaniar baino gehiagok ozen aldarrikatu zuten Euskal errepublikaren aldeko nahia».
    Bere poza adierazteko beste antzeko prozesuekin alderatu ditu emaitzak Bilduk. «Katalu­ni­­an herri galdeketek % 20ko parte hartzea izan zuten bataz beste. Gu emaitza horiek gain­di­tzen ari gara. Horrek adie­raz­ten du Euskal Herrian, Ka­ta­lu­ni­an be­za­la, badugula  oinarri so­zial zabal eta haundi bat independentziaren aldeko bidea jorratze­ko».
    EH Bilduren hitzetan, «he­rri honek badu  indarra eta ba­du gogoa prozesu independentista bat abiarazteko».

    «Zorionak parte hartzaileei eta antolatzaileei»
    Herri galdeketa ondo irtetearen arrazoia antolatzaile eta herritarren inplikazioa izan da alderdiaren hitzetan, eta  denak zoriondu ditu. «Lehenik eta behin, zorionak eman nahi dizkiegu galdeketetan par­te hartu duten hernaniarrei».    
    Baita antolatzaileei ere: «Zo­ri­o­nak Hernani eta Asti­ga­rra­gako BagaGiltza Herri Pla­ta­formari, beraiek egindako ika­­ragarrizko lanari esker her­na­niar guztiok aukera izan dugulako horrelako de­mo­­krazia ariketa erraldoia egiteko. Inoiz gure Herrian egin den herri mobilizazio haundiena izan da igandekoa, eta hori zuen lanari esker izan da. Ezberdinen arteko elkarlana, ilu­sioa, zabaltasuna, Ba­ga­Giltza herri plataformak asko irakatsi digu hilabete hauetan guztietan».
    Eta azkenik «zorionak, nola ez, Gure Esku Dago ekimenari, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena Euskal Herriko bazter guztietara eramaten ari delako».

    Aurreneko urratsa
    Igandekoa aurreneko urratsa besterik ez zela izan eta hurrengo hilabetetan milaka eta milaka euskal herritarrek olatu honi segida emango diotela dio EH Bilduk. «Egoera honen au­rrean eragile politiko eta sozialek, herritarrekin eta herri mu­gimenduarekin bat eginez, ardura eta erantzunkizun haun­dia dugu igandean bizi izan genuen ilusioa gorpuzten joateko. Guk, EH Bilduk, bide horretan konprometituta gau­de. Gora Euskal errepublika».

Iragarki merkeak

  • Alokatzeko garaje itxi bila gabiltza, Txantxilla inguruan. Abuztutik aurrera.

    Telefonoa: 615717337


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisua alokagai Sagastialden. Sukaldea, 3 logela, sala eta komona.

    Telefonoa: 675702875


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660