2017/07/27
  • Udaleko langileak bere babesa eskaini zioten atzo manifestazioari.
    Udaleko langileak bere babesa eskaini zioten atzo manifestazioari.
  • albistea//MANIFESTAZIOA

    ‘Erraustegia ez’ manifestazioan, Hernaniko hainbat talde

  • Etzi, larunbatean, 17:00etan irtengo da Anoeta estadiotik ‘Alternatiba dagoelako, errausketarik ez’ lemapean.

  • HERNANI
    2017/03/23 00:00 Osteguna
  • Errausketaren aurkako mugimenduak deituta, manifestazioa antolartu da larunbata honetarako. Arratsaleko 17:00etan abituko da Anoeta estadiotik eta Alternatiba dagoelako, errausketarik ez izango da honen leloa eta ez dutela errauskailurik nahi, ez Zubietan eta ez inon eskatzen dute. 
    Bertan parte hartuko dute Hernaniko hainbat eragile eta talde desberdinek. Stop Kale­ratzeak, EH Bildu, Kooperazio Taldea, Berdintasun Kontsei­lua, Zero Zabor, Karabeleko, udal langileak... dira Hernaniren izenean bertaratuko diren taldeetako batzuk.
    Erraustegia baztertzen duen alternatiba osasuntsuago eta merkeago baten proposamena plazaratu zuten manifestazioaren aurkezpen egunean.  Pasa den larunbatean egin zuten berriz prentsaurreko masibo bat herri manifestazio haundia bultzatzeko.
    «Ez dugu gure hondakinak tratatzeko azpiegitura garesti, kutsakor eta alferrikakorik nahi. Ez dugu nahi gure eta gure ondorengoen osasuna kaltetezerik, ez dugu nahi gure dirua xahutzerik ezta enpresa multinazionalek gure diruarekin negozioa egin dezaten, aldi berean herritarrontzako premiazko zerbitzu publikoak murriztuz», aldarrikatzen dute. 

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Alokatzeko garaje itxi bila gabiltza, Txantxilla inguruan. Abuztutik aurrera.

    Telefonoa: 615717337


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Pisua alokagai Sagastialden. Sukaldea, 3 logela, sala eta komona.

    Telefonoa: 675702875