2017/10/23
  • Egoera bereziak biziko dira ‘Francoren bilobari gutunak’ antzezlanean. Argazkia: www.franco.eus
    Egoera bereziak biziko dira ‘Francoren bilobari gutunak’ antzezlanean. Argazkia: www.franco.eus
  • albistea//ANTZERKI ZIKLOA

    ‘Francoren bilobari gutuna’, hasteko

  • Gaur hasiko da, beste behin, Biteriko antzerki zikloa. Hiru egunez luzatuko da, eta antzezlan bat eskainiko dute egunean: bihar, ‘Idiot Txou’; eta etzi, ‘Los perros’. 20:00etan izango dira saioak.

  • HERNANI
    2017/03/21 00:00 Asteartea
  • Antzerki zikloa gaur hasiko da Biteri kultur etxean. Hiru antzezlan eskai­ni­ko dituzte, gaur, bihar eta etzi, kritika eta umorea uztartuz: Francoren bilobari gu­tuna, Idiot Txou eta Los perros antzezlanekin. Eus­keraz izango dira aurre­neko biak, eta gaztelaniaz hi­ru­garrena; guztiak, iluntzeko 20:00etan hasita.
    Biterin sarreren erdia goizean jarriko dute salgai, 09:00etatik 13:00etara bitarte; eta beste erdia arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara bitarte. Saio bakoi­tzeko prezioa, 7 eurokoa izan­go da; baina egongo da aukera orandik, baita ere, hiru saioetarako bonoa erosteko, 16,5 euroan.
    Hiru saioetan aurrenekoa, Francoren bilobari gutuna izango da, gaur. Ospitale batean kokatuko da, leuzemia daukan haur bat, eta obus baten arras­toak jotako gizon heldu bat el­kartuta. Bizi­raupenaren gai­tzak jotako komunitate baten hezu­rren eta gezurren erra­dio­gra­fia traumatologikoa egingo du.
    Idiot Txou emango dute bihar, irratiko saio baten aza­le­an. Audientzia arazoak tar­te­ko, eskuetatik joango zaiz­kien edukiak lantzen hasiko dira. Bizi dugun aktuali­tatearen kri­tika umoretsua da saioa. 
    Azkenik, etzi, Los perros eskainiko dute, etsipena har­tu­tako 3 gaixoren azalean, haien familiek abandonatuta.

Iragarki merkeak

  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894