Txistulariak, protagonista asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko mar. 21a, 01:00

Euskal Herri osoko txistu­la­ri­ak elkartuko dira aste­buruan, Hernaniko XII. Txis­tu­lari Jaialdian. Gazte­txoen txapelketa eta topaketa ere egingo dira.
Larunbatean, 11:00etan ha­sita, txis­tulari bakarlarien txa­pel­ke­ta egingo da Mila­gro­san; tartean, hernaniarrak direla.
Igandean, berriz, kaleak gi­ro­tuko dituzte txistu hotsekin Txistularien Topaketan. 10:00 etan elkartuko dira, udale­txeko arkupeetan. 10:15etan dianak egongo dira, hiru-lau taldetan, herrian barrena. 11:00etan hamaike­ta­koa, San­ta Barbara elkartean. Ondo­ren, 12:30etan, Ttun-ttuna egongo da plazan. Kalejirak eta dantza doinuak kaleak alaituko dituzte bazkaria baino lehen. Horretarako Iparragire sagardotegian el­kar­tuko dira 14:00etan.
Jazkera zaindu behar da alkandora-blusa zuriak eta galtza ilunak eramanez. Zamarra edo jertseak iluna izan behar du. Gizonezkoek txapel beltza eduki behar dute eta emakumeek, nahi badute, ere bai. Hamaiketakoa anto­latzaileek jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!