2017/03/30
  • Astigarraga eta Hernaniko parte-hartze datuak.
    Astigarraga eta Hernaniko parte-hartze datuak.
  • albistea//HERRI GALDEKETA  HERNANI ETA ASTIGARRAGA

    4.253 hernaniar eta 953 astigartar, erabakitzearen alde

  • Hernanin erroldatuen %24,77k bozkatu zuen atzo; 4.113k baiezkoa eman zuen, 81ek ezekoa, 47 boto zuriak izan ziren, eta 12, baliogabeak. Astigarragan, aldiz, %19,99k eman zuen botoa; 916k baiezkoa, 26k ezezkoa, 8k zuria, eta 3k baliogabea.

  • HERNANI ASTIGARRAGA
    2017/03/20 00:00 Astelehena
  • Goizeko bederatziak pasatxo zirela ireki zituzten hautes­lekuak Hernanin, Ereñotzun eta Astigarragan, atzo. Elvira Lizeaga, Hernaniko Gure Esku Dago-BagaGiltzako boze­ramai­le­ak herritar guztiak gon­bi­da­tu zituen parte hartzera hasi­era­ko ekitaldian; «erabaki­tze­ko eskubidea daukagu, eta eskubide hori erabiltzea da garran­tzitsuena».
    Egun osoan zehar hainbat ekitaldi izan ziren bi herrie­tan, eta sistema infor­ma­ti­ko­ak ezustea eman arren, festa giroan joan zen eguna.

    Ia %25eko parte-hartzea, Hernanin
    Hernanin, guztira 17.168 he­rri­tar zeuden bozkatzera dei­tuta, eta horietatik, 4.253k hartu zuten parte; %24,77ak.
    Parte hartu zutenek gal­dera bakarrari erantzun be­har zioten: Nahi al duzu Eus­kal Herria errepublika buru­ja­­bea eta independentea iza­tea? 4.113 herritarrek baiez­koa erantzun zuten; 81ek ezezkoa; 47k boto zuria eman zuten; eta 12 boto baliogabe kontatu ziren.
    Eguna festa giroan joan zen. Goizean zehar esku pe­lota partiduak, trik­iti­la­ri­ak, abesbatzaren eta txis­tu­lari eta albokarien ema­nal­di­ak... izan ziren. Arratsaldean ere, ae­ro­run­ba, mural margo­keta, mu­sika emanaldiak... izan ziren.

    Astigarragan, %20ko parte-hartzea
    Astigarragan 4.768 ziren boz­ka­tzera deitutako herrita­rrak atzo, eta 953k hartu zuten par­te; %19,99k. Guztira, 916 baiezko boto jaso ziren; 26 ezezko, 3 zuri eta 8 baliogabe, Hernanin egindako galdera berari erantzuteko.
    Hemen ere festa giroa izan zen nagusi: bizikleta mar­­txa, pintxoak, kale fut­bo­la, eskulanak, abesba­tza­ren eta bertsolarien ema­naldiak, aerorunba, eskulanak...
     
    Arazoak, sistema informatikoarekin
    Festa giroa nagusi izan bazen ere, sistema infor­matikoare­kin arazoak izan ziren goi­ze­an zehar. Horregatik, Herna­nin ordu batzuetan Tilose­ta­ko hauteslekuetan bakarrik izan zen bozkatzeko aukera, eta Astigarragan, Joseba Ba­randiaran plazakoetan. 
    Eguerdiko 14:00ak aldera­ko konpondu zuten arazoa, ordea, eta normaltasunez bozkatzen jarraitzeko aukera izan zen ordura arte.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


Zubi Lana

  • Gaixoak zainduko nituzke, egunez edo eta gauez, etxean edo ospitalean. Interna moduan ere egingo nuke lan. Paperak behar bezala ditut.

    Telefonoa: 631862536


  • Esperientzia haundiko transportista lan bila, Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalak eta internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke.

    Telefonoa: 685708805


  • Emakume arduratsua eta esperientziaduna orduka lan egiteko eskaintzen da: garbitasunean, pertsona nagusiak zaintzen... Ostalaritzan esperientzia.

    Telefonoa: 686597893


  • Konstrukzioan eta beste lanetan eskarmentua duen gizona lan bila, gruista titulua ere badaukat. Edozein lanetarako pronto.

    Telefonoa: 943553972