2017/06/23
  • Udaletxeko eskaileretan egin zuten argazkia Udal ordezkariek.
    Udaletxeko eskaileretan egin zuten argazkia Udal ordezkariek.
  • albistea//HERRI GALDEKETA M19

    17.168 hernaniar gaur, botoa ematera deituta

  • Sei hautesleku izango dira denera, Hernanin eta Ereñotzun. Horrez gain, ‘Demokraziaren festa’ antolatu dute BagaGiltzak eta Gure Esku Dagok gaurko, herri galdeketa festa giroan egiteko asmoz.

  • HERNANI EREÑOTZU
    2017/03/19 00:00 Igandea
  • hilabete batzuen ondoren, iritsi da eguna. Gaur izango da Gure Esku Dagok eta Baga­Giltza herri plataformak el­kar­lanean antolatutako herri galdeketa, Hernanin, Ereño­tzun eta baita Astigarragan ere. Herritar guztiek galdera beraren gainean beraien iritzia emateko aukera izango dute: «nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?».

    17.168 herritar, sei hautesleku
    Denera 17.168 herritar daude deituta Hernanin eta Ereño­tzun gaurko galdeketan parte hartzera. Horietako batzuk, dagoeneko bozkatu dute ‘boz­ka aurreratua’ aukeraz balia­tuz; besteek, ordea, sei hau­teslekuetako batean eman ahal izango dute botoa: Plaza Berrin, Tilosetan, Karmelo La­ba­kan, Lizeagan, Antziolan edo Ereñotzun. Bozkatzeko leku guztiak ordutegi bera izango dute: goizeko 09:00e­tatik iluntzeko 20:00ak arte.
    16 urtetik gorako herna­niarrek bozkatu ahal izango dute; hori egiaztatzeko, NANa erakutsi beharko da, eta bertan bizitokia Hernani ez bada, ezinbestekoa izango da errolda erakustea.

    Festa, egun osoan zehar
    BagaGiltzak eta Gure Esku Dagok gaurkoa Demokraziaren festaren eguna izatea nahi dute, eta horretarako, egitarau zabala antolatu dute bai Her­nanin, baita Ereñotzun ere. 
    Goizean herriko abesba­tze­kin emango zaio hasiera egu­na­ri, kantuan; eta eguerdi al­de­ra, pelota partiduak  eta trikitilariak izango dira Tilo­setan. Arratsaldez izango dira, ordea, ekitaldi nagusiak: 18:00­e­tan hainbat ekintza izango dira Plaza Berrin, eta 20:30etan egingo dute ekitaldi nagusia, leku berean.
    Ereñotzun, aldiz, 11:00etan hasiko da festa haurrentzako an­tzerkiarekin eta pintxo eta edariekin. Bazkari herrikoia izango da, ondoren. Eta bu­ka­tzeko, txokolatada eta musika.

    Emaitzak, biharko Kronikan
    Hernani, Ereñotzu eta Astiga­rra­gako emaitzak bihar izango dira ikusgai, Kronikan.

    DEMOKRAZIAREN FESTA
    Hernanin
    09:00 Hauteslekuen irekiera.
    10:30 Plaza Berritik abiatuta, Kantuz, Ozenki eta Jubilatuen abesbatzak 
    elkarturik hautesgunetatik kantuan 
    ibiliko dira.
    12:00 Pelota partiduak eta trikitilariak Tilosetan.
    12:30 Txistularien kontzertua, 
    udaletxeko arkupeetan.
    18:00 Plaza Berrin: aerorumba Jenniren gidaritzapean; mural 
    margoketa Axpiren eskutik; eta Erromeria San Juan Konpartsaren 
    eskutik.
    20:00 Hauteslekuen itxiera eta 
    botoen kontaketa.
    20:30 Ekitaldi nagusia: bertsolariak; Ttarla dantza taldearen emanaldia; Xabi San Sebastian abeslariaren saioa; eta Hernaniko abesbatzak kantari.
    21:00ak aldera Emaitzak eta Gure Esku Dago taldearen balorazioa.
    *Eguraldi txarra egingo balu, ekitaldiak Atsegindegin izango dira.
    Ereñotzun
    09:00 Hauteslekuen irekiera.
    11:00 Haurrentzako antzerki emanaldia.
    11:00 Pintxoak eta edariak (sagardoa, ardoa...).
    14:00 Bazkari herrikoia frontoian.
    17:00 Txokolatada eta musika 
    emanaldia.
    20:00 Hauteslekuen itxiera eta 
    botoen kontaketa.

    Egungo Udal ordezkariek eta izan direnek, babesa
    Gaurko herri galdeketari babesa adierazteko, argazkia egin zuten gaur egun Udalean ordezkari direnetako batzuk, eta izan direnek. Bertan izan ziren: Ezker Abertzaletik, Felix Altuna, Agustin Ezponda, Jose Agustin Garmendia, Mattin Aldaia, Eusebio Apaolaza, Agustin Apaolaza, Jose Mari Zubillaga, Bego Zuza, Luis Intxauspe, Aitor Miner, Rafael Larretxea, Mariaje Simon, Jon Oñate, Jose Artola, Juanjo Uria, Jose Mari Martinez, Idurre Conde, Eba Zilbeti, Izaskun Ezeiza, Beñat Amenabar, Asier San Emeterio, Gloria Mendinueta, Damian Pedrosa, Garazi Etxarri; Euskadiko Ezkerratik, Juan Bautista Biurrarena eta Angel Martin; Ezker Batuatik, Beatriz Fernandino; EAJtik, Felipe Etxeberria; Zutiketik, Jesus Rebollo; eta Orain Hernanitik, Jaione Aristregi.

Iragarki merkeak

  • Arremanitz Hezkuntza Kooperatiba gara eta bulego bila gabiltza Hernanin. Konpartitua ere izan daiteke.

    Telefonoa: 628947235


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894