2017/08/16
  • Herritarrek babesa erakutsi diote herri galdeketari.
    Herritarrek babesa erakutsi diote herri galdeketari.
  • albistea//HERRI GALDEKETA - M19

    ‘Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?’

  • 17.168 hernaniarrek parte hartu dezakete BagiGiltza herri plataformak biharko antolatu duen kontsultan. Goizeko 09:00etan irekiko dira hauteslekuak, jarri diren zortzi mahaietan. Iluntzeko 20:00etan itxiko dira.

  • HERNANI
    2017/03/18 00:00 Larunbata
  • Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta in­de­pendentea izatea?. Galdera horri erantzuteko, herri kon­tsulta antolatu dute Baga­Giltza herri plataformak eta Gu­re Esku Dagok biharko.  
    Bihar goizeko 09:00etatik ilun­tzeko 20:00ak arte izango dute bozkatzeko aukera botoa ema­tera deituta dauden 17.168 hernaniarrak.
    Guztira zortzi hautesleku jarriko dituzte herrian zehar. Lehendabiziko eta bigarren ma­haiak Tilosetan egongo dira Donibane Gunean (betiko tonbolan). Hirugarren eta lau­garren mahaiak Plaza Berrin jarri dituzte, Pikazan. Bos­garren mahaia Lizeaga auzoan Victor Hugo kalean 5 zenba­kian egongo da. Seigarren ma­haia Karmelo Labaka 2an egongo da Etxarri Garraioak dagoen lekuan eta Hernaniko azken boto gunea Antziola 9 zenbakian egongo da. Zortzi­garrena Ereñotzuko fron­­toikoa da.  
    Dena den, igandekoa ez da bozkatzeko izango den aukera ba­karra izango, izan ere, boz­ka aurreratua emateko txokoak ere jarri dituzte azkeneko astean. Gaur arte luzatu dute aukera hori: gaur Gure Esku Dagoren lokalean izango dira goizeko 11:00etatik 13:30etara.
    Desgaitasunen bat dauka­tenek eta bozka aurreratua eman nahi dutenek, zenbaki honetara deitu behar dutela azaldu dute: 688 694 205. 

    Bihar zerbitzua, baita ere
    Era berean, telefono zenbaki horretan baita ere, igandean bozkatzera joateko laguntza behar du­te­nek, zerbitzu hori eskatu ahal izango dute. Gaur eguerdira arte izango da aukera laguntza hori eskatzeko.

    Hernanin erroldatuta eta 16 urte beteta dituztenek, botoa
    Bozkatzeko baldintzen artean Hernanin erroldatua egotea eta biharko edo bihar 16 urte edo gehiago izatea derri­gorrezkoa da. 
    Botoa emateko aurkeztu daitezkeen agirien artean Espainiako Nortasun Agiria, pasaportea, EHNA, edo gidabaimena gehi 2017ko errolda agiria daude. 
    Espainiako estatuak herritar jotzen ez dituen pertsonek beste agiri hauetako bat aurkeztu beharko dute: bizileku txartela (EBeko kide diren estatuetako herritarren kasuan), jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea, nortasun txartela edo gidabaimena gehi 2017ko errolda agiria. 
    Agiri horiek iraungita izanez gero 2017ko errolda agiria ekarri beharko da. Edo agiri horietako helbidearen herria ez bada kontsulta egiten ari den herri bera.

    Biharko,  ekitaldi ugari 
    Gaur taloak egongo dira salgai eta bihar ekitaldi ugari antolatu dira. Hauteslekuen irekiera ondo­ren, 10:30etan,  haurren­tzat eskulanak eta jolasak daude Tilosetan. 12:00etan Kantuz, Ozenki eta Jubilatuen abesbatzak kan­tuan ibiliko dira. Plaza Berritik abiatuko dira eta hautes­lekuetan barrena ibiliko dira.  Ordu berean Tilosetan pelota partiduak antolatu dira. 12:30­etan txistularien kontzer­tua eskainiko da arkupetan.
    Arratsaldean ere egitaraua zabala da. 18:00etan Plaza Berrin aerorumba dantzatuko dute Jenniren gidaritzapean, Axpiren eskutik mural mar­goketa egingo da eta erromeria antolatu da San Juan konpar­tsaren eskutik. 

    20:30etan hasiko da ekitaldi nagusia Plaza Berrin
    Behin hauteslekuak itxi eta gero ekitaldi nagusia hasiko da, 20:30etan Plaza Berrin. Bertsolariak, Ttarla dantza taldearen emanaldia, Xabi San Sebastian abeslariaren saioa eta Hernaniko abesbatzak kantari ariko dira.
    Emaitzak eta Gure Esku Dago taldearen balorazioa 21:00etan egingo da. 

    EGITARAUA

    GAUR
    11:00-14:00 Taloak salgai txistorrarekin, hirugiharrarekin edo txokolatearekin.

    BIHAR
    09:00 Bozkatzeko mahaien irekiera; Tilosetan Donibane Gunean, Plaza Berrin Pikazan, Victor Hugo 5, Karmelo Labaka 2 (Etxarri garraioak) eta Antziola 9.

    10:30 Ezkiagan haurrentzat eskulanak eta jolasak Kanika eta Hezkuntza plataformak antolatuta.

    12:00 Plaza Berritik abiatuta herriko abesbatzen kantujira. Kantuz, Ozenki eta Jubilatuen abesbatzak elkarturik hautesgunetik kantuan ibiliko dira. Ordu berean pelota partiduak Tilosetan.
    12:30 Arkupetan txistularien kontzertua.

    18:00 Plaza Berrin aerorumba Jenniren gidaritzapean, mural margoketa Axpiren eskutik eta erromeria San juan Konpartsaren eskutik.

    20:00 Hauteslekuen itxiera eta botoen kontaketa.

    20:30 Plaza Berrin ekitaldi nagusia. Bertsolariak, Ttarla dantza taldearen emanaldia, Xabi San Sebastian abeslariaren saioa eta Hernaniko abesbatzak kantari.

    21:00 Emaitzak eta Gure Esku Dagoren balorazioa. 
    * Eguraldi txarra egingo balu ekitaldiak Atsegindegin izango dira. 

    Ander Lizeaga

    «Gobernuek entzuteko modu bakarrenetakoa da»

    Epeleko Ander Lizeaga gazteak boto aurreratua erabili du baiezkoa emateko. «Galdeketak erantzun ona izango du» esan du.

    Ander Lizeaga Epelen bizi den gazte hernaniar bat da eta dagoeneko bere botoa eman du. «Igandean ezin dut botoa eman eta boto aurreratua erabili dut. Plaza Berriko lokalean eman dut botoa aste honetan». Bere hautua baiez­koaren aldekoa da. «Gaur egun gobernuek guri entzuteko modu bakarrenetakoa da». 
    Epelen bizi da eta denbora gutxi izan du BagaGiltzak anto­latu dituen ekitaldietan edo antolakuntzan parte hartzeko. «Sare sozialetatik jarraitu dut batez ere kontsultaren ingu­ruko informazioa. Egin dudan aportazioa diru laguntzetan izan da. Familian, mugimen­duan sartuta dabiltza osaba-izebak».
    Mezuak zabaltzeko komunikatzeko modu berriak aprobetxatu behar direla uste du Lizeagak. «Sare sozialak ez ditugu behar bezala erabiltzen eta mezu garrantzitsuak zabaltzeko herramienta ona dira». Parte hartzearen inguruan baikorra da Epeleko gaztea. «Erantzun ona izango du herri galdeketak. Nire ustez ezkoaren aldekoak ez dira botoa ematera joango eta gero ere interesik ez duenak ez du parte hartuko». 
    Galdeketaren ondorioen inguruan argi du parte har­tzeak garrantzia izango duela. «Jende askok bozkatzeak ga­rrantzi haundia du bai edo ez botatu. Inportantea da dudarik gabe. Nork daki zer ondorio eduki dezakeen. Gustatuko litzaidake emaitzak eragina iza­tea erabakiak hartzen di­tuz­tenengan». 

    Jon Odriozola

    «Jendeari hitza ematea ez da gutxi, pauso bat da»

    Jon Odriozolak jendea animatzen du galdeketan parte hartzera, «ez dadila etxean geratu».

    jon odriozolak Idiazabalen lagunak zituen Gure Esku Dago ekimenaren barnean lehendabiziko mugimenduak sortu zirenean. «Mugimendu berria sortu zenean laguntzen hasi nintzen lehen ekitaldietan eta herritar bezala gure ekarpena egin behar zela pentsatu nuen». Horrela hurbildu zen Jon Gure Esku Dago plataformara, erronka berriak erakarrita.
    «Parte hartzea sustatu eta iritzia ematen duten mugi­menduak dira demokraziaren muina», horregatik biharko herri galdeketan parte har­tzera animatzen ditu herna­niarrak, Jon Odriozolak. «Jen­deari hitza ematea ez da gutxi. Herritik sortu den eki­mena da eta bide horretatik egin du ibilbidea».
    Gaur egun honelako gal­deketak eta ekimenak sortzea oso osasungarria dela adie­razten du aurkezle herna­niarrak. «Egitea pauso bat da. Egun gizartea gero eta indibidualistagoa da edo dela esaten da eta azpi­ma­rra­tzekoa da kolektibo desber­dinak elkartu izana asmo bat aurrera eramateko. Herritik sortzen diren ekimen guztiek merezi dute begirunea eta horregatik merezi du parte hartzeak».
    Ilusioa somatzen du Her­nanin herri galdeketaren inguruan. «Ilusioa pizten du eta somatzen da herrian. Herria bizirik dagoela esan nahi du. Jendea mugitzen da bere iritzia ezagutarazteko eta sortutako ekimena txalo­garria dela uste dut. Herri­aren borondatea zein den jakitea eta zer nahi duen kontsultatzea beti da osasun­garria edozein demokrazi­arentzat».   
    Kontuan hartu behar da, herri ekimena izanik, galde­keta eta prozesua au­rrera eramaten aritu diren ia denak boluntario aritu direla, horrek eskatzen duen esfor­tzuarekin. Odriozolaren ustez, «txaloga­rria da. Egitasmo honetan jendea aspalditik dabil gau­zak proposatzen, egiten, au­rrera eramaten jakinik bere eguneroko bizitzan ere beste egin beharrak izaten direla. Egitasmoa bera antolatzea  esanguratsua da».
    Biharko galdeketan parte hartzeko gonbidapena egiten dio jendeari Jonek. «Herri­tarrak ez daitezela etxean geratu». Emaitza eta partai­detza dena delakoa izanda Jon Odriozolarentzat garran­tzi­­tsuena ez da hori. «Ez diot begiratzen. Aska­tasun osotik herriak  erabakitzen badu,  or­duan eta hobeto, eta abera­tsagoa izango da zentzu guztietan». 

    Iñigo Gallartzagoitia

    «Herri zapaldua gara eta gure askatasuna ezin da bozkagai jarri»

    «Inperialismoa delitua da eta zapaltzailearekin ez dago traturik»

    Hernanin bizi den asko eta asko ez da bozkatzera joango biharko herri galdeketara. Eta horien artean dago Iñigo Gallartzagoitia. Argi eta garbi dio berak «ez» duela parte hartuko BagaGiltzak antolatu duen kontsultan. 
    Eta bere arrazoiak ematen ditu. «Herri zapaldua gara eta egoera honetan gure askatasuna ezin da bozkagai jarri. Posizio hau hobeto ulertzeko, bi galdera; esklabutza bozken bidez eza­batu daiteke? eta, emaku­meen kontrako bortxa bozkagai jarriko dugu?».
    Iñigok bere erabakiaren zergatia azaltzen jarraitzen du. «Biak ala biak ez dira bidezkoak, hobeto esanda delitu dira, beraz, esklabutza eta emakumeen kontrako bortxa ezin dira bozkagai izan, eskubideak urratzen direlako. Inperialismoa deli­tua da eta zapaltzailearekin ez dago traturik. Ideia hau defendatzen duenak ere badaude herri honetan, eta ni neu, honekin bat nator, guztiz».  

    Urko Ruiz

    «Galdeketaren alde, baina ez bozkatuko dut»

    Koxka Elkartekoa da Urko Ruiz eta ezkorra da partaidetzaren inguruan, «bizi garen gizartean jende gehienak paso egiten du».

    koxka Elkarteko partaide da Urko Ruiz hernaniarra eta igandean bozkatzera joango da. «Herritarrei galdeketak egi­tearen aldekoa naiz. Uste dut beharrezkoak direla eta bihar bozkatzera joango naiz». Urkoren botoa ez da baiezkoa izango. «Nik ez esango diot galderari. Ahal Dugu  alder­diaren gertukoa naiz eta herriak bere etorkizuna era­bakitzearen aldekoa izan arren, ezetz esango diot beste antolamendu baten alde nagoelako».
    Urko Ruizek gai sozialei garrantzi haundiagoa ematen die edo behin­tzat hor ere herri galdeketak egin beharko lira­tekeela pen­tsatzen du. «Kon­tsultak egi­teko kultura demo­kratikoa askoz gehiago bultza­tu behar da. Beste herrialdetan egiten dira inongo arazorik gabe eta hemen berriz ez. Ez da beldurrik eduki behar jendeari galdetzeko».
    Urkok ez du parte hartu herri galdeketaren antola­kun­tzan baina gertutik jarraitu du. «Kalean presentzia haundia eduki du. Hala ere uste dut jende askori arrotza egiten zaiola eta agian informazio gehiago banatu behar zen etxeetan bertan. Jende askok paso egingo duelakoan nago. Adin gehiago duen jendea eta gazteleraz bizi den gehiengo haundia ez da hurbilduko». 
    Koxka Elkarteko kidea izanik iganderako zerbitzu berezia eskatu dezake bozkatzera joateko. «Badakit telefono zenbaki batera deituta etxera etortzen direla bila eta laguntza eskaintzen dute». 

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Etxea salgai erdialdean, 94 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804