2017/03/30
  • Argazkia: SYNTORAMA.
    Argazkia: SYNTORAMA.
  • albistea//URUMEA ZUHAINPEKO SOINUAK

    Ahoz aho, goxo-goxo belarrira, euskal tradizioa bizi da

  • Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Juan Mari eta Aitor Beltranek hartzen dute parte, Zuhainpeko Soinuak emanaldian.

  • HERNANI ARANO
    2017/03/18 00:00 Larunbata
  • Transmisioaren ideia oinarri daukan musika emanaldia da Zuhainpeko Soinuak; bertan biltzen dira belaunaldiz belaunaldi transmitizen diren melodiak eta erritmoak, ahozko transmisioari esker gaur egunera iritsi direnak, eta udako giroan, ilargiaren argilunen babesean helarazten zaizkio publikoari. 
    Ikuskizunean hartzen dute parte Uru­mea bailarako hainbat mu­sikarik; Ainhoa Ansa ara­noarrak, Ander Barrenetxea hernanairrak eta Juan Mari eta Aitor Beltran aita-semeek, ‘Her­nani’ Musika Eskolan herri mu­sikan lanean arituak.
    Haiekin batera, taula gainean biltzen dira Jean Mixel Be­da­xagar, Mixel Etxekopar, Ma­thieu Mendizabal, Sacha Stan­den eta Pierre Vissler, eta denen artean magiaz beteriko ikuskizuna sortzen dute, Zuberoako eta herriko musikaren bueltan.
    Kursaalean estreinatu zuten emanaldia, otsailean, Mireia Ga­bilondoren zuzendaritzapean eta Syntorama etxeak ekoi­tzi­ta, eta datozen hilabeteetan ere aukera izango da ikuskizunarekin gozatzeko, Irun, Iruñea eta Hondarribian.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


Zubi Lana

  • Esperientzia haundiko transportista lan bila, Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalak eta internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke.

    Telefonoa: 685708805


  • Gaixoak zainduko nituzke, egunez edo eta gauez, etxean edo ospitalean. Interna moduan ere egingo nuke lan. Paperak behar bezala ditut.

    Telefonoa: 631862536


  • Konstrukzioan eta beste lanetan eskarmentua duen gizona lan bila, gruista titulua ere badaukat. Edozein lanetarako pronto.

    Telefonoa: 943553972


  • Emakume arduratsua eta esperientziaduna orduka lan egiteko eskaintzen da: garbitasunean, pertsona nagusiak zaintzen... Ostalaritzan esperientzia.

    Telefonoa: 686597893