2017/05/24
  • albistea//KRONIKA TOKIKOMEN BATZAR OROKORRA

    TOKIKOMen Administrazio Kontseiluan jarraipena, Kronikak

  • Batzar Orokorra egin zuen Tokikomek, eta bertan hartu zuen Jone Guenetxeak presidentearen kargua, Urko Aristiren ordez. 

  • HERNANI
    2017/03/11 00:00 Larunbata
  • Aurtengo Batzar Orokorra egin zuen TOKIKOM, Tokiko Ko­mu­nikabideen bateraguneak, otsa­i­le­ko azkeneko astean, eta bertan erabaki zuten Admi­nis­trazio Kontseilu berriaren osa­ke­ta. Eta partaideen artean izan­­go da, beste behin, Kro­ni­ka. Horrez gain, Jone Guene­txe­ak, Durangaldeko Anboto ko­mu­­nikabideko zuzendaria de­nak, hartu zuen presidente kargua, Urko Aristi ordezkatuz.
    Kronikarekin eta Gue­ne­txea presidente berriarekin batera Administrazio Kontseilu berri­an izango dira: Aikor, Alea, Ba­leike, Barren, Goiena, Info­sare, Topagunea, Ttipi Ttapa eta Pau­sumedia komunikabideetako ordezkariak.

    2016ko balantzea eta 2017ko egitasmoak, aztertuta
    Aldaketa horiez gain, elkartearen 2016ko balantzea aurkeztu zen bazkideen aurrean, baita 2017rako aurreikusten diren egi­tas­moen berri eman ere.
    2016 urtea oso positibotzat jo zuen TOKIKOMek, izan ere, «to­ki komunikabideek anbizio haun­diko egitasmoak jarri di­tuz­te abian», eta emaitza onekin, gainera. Besteak beste, na­barmendu zituzten: TOKIKOM Kanal Digitala; Euskalit Funda­zioa­rekin batera egindako Ku­de­­a­keta Aurreratuaren formazioa; TOKIKOM Jardunaldiak; Plazan Bazan atala eta Plazan­ba­zan.eus web orria... 
    Eta proiektu gehiago ere badira 2017rako, urtean zehar TOKIKOM osatzen duten komunikabideek landuko dituztenak: edizio sistema bateratua, Gure­an atari bateratu eta tematikoak, publizitate kanal integrala... Horrez gain, lurraldekako era­kundeekin harremanak sen­­dotzea izango da TOKIKOMen erronketako bat. Gipuzkoa eta Na­farroako erakundeekin ha­rre­manetarako kanalak egonkortuta daudela adierazi dute, eta gauza bera egin nahi dute Ara­ba zein Bizkaiko Foru Aldun­diekin.

    68 komunikabide, gaur egun
    Euskal Herriko 68 komunikabidek (prentsa, irrati eta telebistek) osatzen dute gaur egun TOKIKOM, Tokiko Komunika­bideen bateragunea; osotasunean, 200 bat langilek dihardute horietan. yy

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660