2017/09/21
  • Algecirasko espetxetik, Unai Fano Aldasoro eta Gorka Loran Lafourcade euskal preso politikoa.
    Algecirasko espetxetik, Unai Fano Aldasoro eta Gorka Loran Lafourcade euskal preso politikoa.
  • albistea//EUSKAL PRESOAK - UNAI FANO ETA GORKA LORAN

    «Biolentzia desberdinen ondorioak pairatutako kolore guztietako pertsonak Errioguardan elkarrekin ikusi ditugu»

  • Larunbat honetan torturaren aurkako manifestazioa deitu da Bilbon. Urtarrilean, berriz, presoei babesa erakutsi zitzaien, eta Kalera Kalera ekimenak Gorka Loran eta Unai Fano preso hernaniarrak elkarrizketatu zituen; garaiak aldatzen ari direla diote, eta martxoaren 19ko herri galdeketan ‘bai’ bozkatzera animatzeko ere aprobetxatu dute.

  • HERNANI
    2017/03/08 09:31 Asteazkena
  • Kartzelan zeundeten ETAk jarduera militarra behin betiko utziko zuela iragartzean. Nola bizi izan zenuten une hura?
    G.L.: Alde batetik, itxaropena sentitu nuen, eta bestetik, ziur­ga­betasun moduko bat. Itxaro­pena, ETAren erabakiak ate eta au­kera berriak irekiko zituelako ustea nuelako, eta ziurgabetasun sentsazioa ate eta aukera berri horiek zein epetan eta nola irekiko ziren ez nekielako. Bost urte baino gehiago pasatu dira eta gure aurreikuspenak ez dira be­te, adibidez, gatazkaren ondori­o­e­tan. Baina estatuek urteotan konponbiderako inolako pausorik eman ez izanak argi eta garbi utzi du guk bake eszenatoki bat nahi dugula Herri honentzat, eta haiek ez dutela bakerik nahi; eta horrek aukera haundiak ematen dizkigu etorkizunera begira.
    Sentimendu horietan mugildurik, Ekaine­kin gogoratu nin­tzen, Kontxi Santxizekin, Pas­te­le­rorekin, Indiorekin, Na­pa­rra­re­kin, eta Euskal Herriaren aldeko borrokan bidean gelditu zaizkigun gainontzeko kide eta lagunekin. Haiengatik eta guztiongatik Euskal Herriaren askatasu­na­ren aldeko sugarra bizirik mantendu behar dugula pentsatu nuen.

    Zertan aldatu da egoera ordutik?
    U.F.: Hernanin errepresioak oso gogor jo du hamarkadetan, eta halaber, errepresioari emandako erantzuna ere gogorra izan da. Espresio biolentoak askotarikoak izan dira, zenbaitetan herritarrek aurrez aurre elkarren aurka egiteraino. Gaur, aldiz, biolentzia desberdinen ondorioak pairatutako kolore guztietako pertsonak Errioguardan irudikatu gisako argazkietan elkarrekin ikusi ahal izan ditugu. Ezinezkoa li­tza­ke hori, ez balego Hernaniko jendartearen aldetik borondate bat elkarbizitzan aurrera egiteko. Zoritxarrez, ez dut borondate bera ikusten Madrilgo gobernutik. Presoen egoera edota gure senideena, adibide garbia da. Se­gi­tzen du euskal herritarron hi­tza eta borondatea mespretxa­tzen. Hori bai, agerikotzen ari da.

    2015 eta 2016an Abian eztabaida prozesua bizi izan du Ezker Abertzaleak. Nola ikusi duzue?
    U.F.: 50 urtetako estrategia ze­hatz bat goitik behera aldatzeko tran­tsiziorako egituraketak be­har izan dira. Alta, Euskal He­rri­an aro be­rri bat zabaltzen ari da, XXI. mendeko Euskal Herria. Eta Ezker Abertzaleari XXI. mendeko Ezker Abertzale berria eratzeko unea ere heldu zaio. Honekin ba­tera, Madrildik ezer onik etorriko ez dela gero eta zabalduago dago. Ni­re ustez, trintxeretatik atera, ba­­tzera jo, eta herria martxan ja­rri behar dugu: desberdinen ar­teko elkarlana, herri honen etorkizuna guztion artean erabaki eta guztiontzat eraiki dezagun. Us­te dut gero eta zentzuzkoagoa izango dela independentzia be­rri­tzaile eta aurrerakoi bat.
    G.L.:  Elkarrizketa hau aprobe­txatu nahi dugu Hernaniko Ezker Abertzaleari eskerrak emateko, Abian prozesuan herriko presoen parte-hartzea ahalbidetzeagatik. 

    Eta EPPK egiten ari dena?
    U.F.: Nire ustez, zinezko bakea eta eraiki beharreko elkarbizitza ezin da ulertu presoak ere etxean izan gabe. Badakigu batzuentzat ‘egin delituak’ ordaintzea dagokigula. Eta ordaindu, zinez ari gara ordaintzen. Gure ustez, or­dea, ez gaude kartzelan delituak bu­rutzeagatik. Hala balitz, euskal auziari lotuta Guardia Zibil, epaile eta politikariz josirik ere behar lukete espetxeek. Ez da hori bilatzen duguna. Uste dut de­noi dagokigula iraganaz hausnartzea, bakoitzak bere ardurak ezkutatu gabe, baina etorkizuna eraikitze aldera. Bada, guretzat hil ala bizikoa da herriarekin ko­nek­tatzea, gure hausnarketak kan­poratu, baina herriarenak ere barruratzeko, elkar aintzat hart­u eta bidea elkarrekin egiteko. Hor dago giltza. Eta uste dut jendarte zibilak Luhuson emandako lezioa ipar, marraztu berri dugula bidea. Berdin Altsasun, Usur­bilen edo Bilbon. Eta bide ho­rretan, legeari lotuta borroka juridikoa parez pare zabaltzea aztertzen ari gara. Aitzakien igerilekua hustera goaz. 
    G.L.: Prozesu independentistari gure ekarpena egin nahi diogu. Hori da gure helburua.

    Iristen zaizue elkartasuna? Zer egin beharko luke gizarteak presoen egoera hobetzeko?
    G.L.: Bai, zorionez. Preso baten­tzat elkartasuna oxigenoa bezain ga­rran­tzitsua dela. Elkartasunak ematen digun indarrarengatik izango ez balitz, ezinezkoa izango litzateke euskal preso politi­ko­oi ezartzen zaizkigun mutu­rre­ko bizi baldintzei (gradurik go­go­rre­nak, dispertsioa, komunikazioen interbentzioa, espetxe ba­rruan jarraipen berezia…) au­rre egitea.
    Gure senitartekoek ere herri babesa eta elkartasuna jasotzea oso inportantea da, haiek baitira dispertsioak eragiten dituen kalteak (ekonomikoak, psikologikoak…) modu gordinenean paira­tzen dituztenak. Eta kalte ekonomikoa azpimarratzen dut, dispertsioak gastu ikaragarria sor­tzen duelako gure etxeetan.
    Gure egoera hobetzea nahi du­­ten herritarrek egin dezaketen ekarpenik eraginkorrena presoon aldeko ekimenetan parte har­tzea da. Herri aktibazioa behar da dispertsioarekin amaitzeko lehenbailehen, eta presoak kaleratzeko ahalik eta azkarren.
    U.F.: Aitortu beharra dut, kar­tze­lak, elkartasun humanoaz-edo, nuen ideia aldatu didala. Zer de­pen­diente garen nonahi. Zer ba­lo­re duen pertsonarekiko elkartasunak. 

    Zer da gogorrena, kartzelan?
    U.F.: Elena Beloki aske gelditu ze­ne­an ‘anputatu’ hitza erabili zu­e­la uste dut. Anputatuak bizi fun­tzioak eta sozialak, nioke. Gai­nera, erresistentziara prestatzerakoan hamaika oskola era­tzen dugu gure gainean, eta uste dut gure izateak (bere zen­tzurik zabalenean) aitortu ohi du­guna baino kalte gehiago jasaten du­e­la. Araitz Zubimendi ere asegabeko behar emozional eta afektiboez mintzo zen. Hozkailu hauetan emozioak kudeatzea ez da erraza, eta egoera gogorren au­rrean benetako koadroak iku­si ditut: agurtzerik izan gabeko se­nideen galtzea, adinagatik iku­si ezin ditugun aita-amak, bi­ko­te harremanen konplikatze edo apurketak, amatasun edo ai­ta­tasun kamustuak edo ama-ai­ta alboan ez dituzten umeak, ba­kar­dadeak, gaixotasun edo buruko gaitzen sortzea… Eta noski, za­ma hau eramangarria zaigu gu­re senideek arintzen digutelako, baina euren bizkarretan ja­sotzearen ordainetan. Nire bikotekidea (eta alaba) nola dabilen ikusten dut eta… Horrela, etxez etxe.

    Kronika iristen zaizue?
    G.L.: Etxekoek hilabetean behin kaletik sartzen diguten fardelean jasotzen ditugu. Plazer haundia da herriari buruzko albisteak irakurtzea, eta euskeraz, gainera.

    Hernani asko aldatu dela iruditzen zaizue? 
    G.L.: Egia esan, Kronikan ager­tzen diren argazkiak ikusi eta ba­tzuetan lekuak identifikatzea kos­tatu egiten zait. Ez ditut Zin­ko­e­nea berria, Atsegindegi be­rria, Txantxilla berria… ezagu­tzen, eta bertako argazkiak ikusten ditudanean haluzinatu egiten dut. Bistan da 13 urteotan Hernani ‘fisikoki’ asko aldatu dela, baina, egiari zor, niri aldaketa politiko eta soziologikoak in­teresatzen zaizkit gehiago. Hau­teskunde emaitzak auzoz auzo aztertzen ditudanean, salbuespenak salbuespen, iruditzen zait denak nahiko berdintsu ja­rrai­tzen duela, baina handik eta hemendik entzuten dut herria oso aldatua dagoela.
    Nik Kronika irakurtzen dudanean, Hernanik herri bizi bat izaten jarraitzen duela ikusten dut, egitasmo polit eta eraikitzaileak aurrera ateratzeko gai dena. 

    Zer esango zeniekete hernaniarrei?
    G.L.: Gure herri anitza da, eta aniztasuna aberastasuna dela esango nieke. Gatazkak zauri as­ko ireki ditu Hernanin ere, eta zau­ri horiek sendatzen saiatu be­har gara. Ariketa zaila da, kontuan hartu behar baita estatuek in­darkeria erabiltzen jarraitzen du­tela, baina ahalegina egin be­har dugu. Itxi ditzagun zauriak eta oinarrizko adostasunak bilatu ditzagun etorkizuneko Her­na­ni eta Euskal Herria eraikitzeko.
    Eta hernaniar independen­tis­ta eta ezkertiarrei esango nie­ke goiari eusteko. Gure Herriaren as­katasuna helburu haundia da eta batzuetan dena aldapa gora jar-tzen dela ematen du. Baina, oz­­topo eta zailtasunen gainetik, pro­­zesu independentista abian da. Indarrak bilduz eta aukera be­­rriak sortuz, prozesu hau bu­ru­rai­no eramango dugu. Lortuko du­gu!
    U.F.: Zuoi, Kronikakooi ere zu­zen­du nahi gatzaizue, zinez gure es­ker ona adierazteko, muru hauek gaindigarri bilakatzen laguntzeagatik gure ahotsa Hernaniraino eramanez. 

Iragarki merkeak

  • Etxea salgai, 97 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • 50 m2ko atikoa salgai Hernaniko Kaxkoan. Terrazatxoa du eta bizitzera sartzeko moduan dago. 90.000 €.

    Telefonoa: 699081185


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660