2017/09/21
  • albistea//DOBERA EUSKARA ELKARTEA ETA HERNANI ERROTZEN

    Iruña-Veleia auziari aterabide bila etzi, Patxi Zabaleta

  • Hitzaldia emango du Zabaletak etzi, 19:00etan Biterin. Iruña-Veleiako ostraken errepliken erakusketa ere, ostegunera arte ikusi ahal izango da.

  • HERNANI
    2017/02/28 00:00 Asteartea
  • Dobera Euskara Elkarteak eta Hernani Errotzenek, elkarlanean, Iruña-Veleiari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte.
    Jardunaldi hauek ixteko, hain zuzen, Patxi Zabaletak hitzaldia emango du ostegunean, 19:00etan Biterin; Iruña-Veleia: auziaren aterabidea.

    Nola egin aurre, ukatzeari
    Patxi Zabaleta, politikari ezaguna izateaz gain, euskaltzaina ere bada, eta  gertutik ezagutzen du Iruña-Veleia auzia; SOS Iruña-Veleiako abokatua ere izan baitzen. Hain zuzen, aurkikuntzaren egiazkotasuna ukatzearen arrazoiak zein izan daitezkeen aztertu, eta auziari aterabideak aurkitzeko jarraibideak azalduko ditu.

    Erakusketan, erreplikak
    Osteguneko hitzaldiaren aurretik, beste bat eman zuten lehengo astean Filloy arkeologoak eta Koen geologoak. Bes­talde, guztia osatzeko Biterin jarri den ostraken errepliken erakusketa, Carlos Uraga eta Loli Pinedok egindakoa, ostegunera arte ikusi ahal izango da.

    Bonoak eta borondatea
    Programa finantzatzen lagun­tze­ko, 10 euroko bonoa erosi edo hitzaldian jarriko den on­tzian borondatea utzi daiteke.

Iragarki merkeak

  • Etxea salgai, 97 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • 50 m2ko atikoa salgai Hernaniko Kaxkoan. Terrazatxoa du eta bizitzera sartzeko moduan dago. 90.000 €.

    Telefonoa: 699081185


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660