2017/03/30
  • Ikastetxetako ikasleak mugikortasun jasangarria lantzen ari dira.
    Ikastetxetako ikasleak mugikortasun jasangarria lantzen ari dira.
  • albistea//AGENDA 21

    Ikasleak, mugikortasun jasangarria lantzen

  • Aurtengo ikasturtean eskoletako 3.000 ikasle inguru dira herriko mugikortasun ereduak aztertzen ari direnak eta hiruhileko honetan kalera aterako dira herriko hainbat alderdi ezagutzera.  

  • HERNANI
    2017/02/21 00:00 Asteartea
  • Hernaniko Udala, herriko ikastetxeekin batera, Eskolako Agenda 21 programaren bar­ruan mugikortasun jasan­garria lantzen ari da. Ha­mairu urte pasa dira hasi zirenetik eta gai ugari landu dira orain arte. 2016-2017 ikas­turtean mugikortasun jasan­ga­rriari heldu diote berriz. Egia esan gai hau duela 10 urte landu zuten, baina gauzak asko aldatu dira eta programa lantzen duten ikasleak ere bai.
    Hernaniko ikastetxeetako ikasle denak, 3.000 inguru, dira herri­ko mugikortasun ere­duak az­tertzen ari direnak. Eskolako Agenda 21ak, hiru ardatz nagusi lantzen ditu: curriculuma, ikastetxearen ku­deaketa eta partehartzea herrian. Ikaste­txeen inguruan sortzen diren arazoak ugariak direla ikusten ari dira: eskolako sarrera eta irtee­retan autoak bigarren ilaran jarrita edo espaloian igota, oi­nez edo bizikletaz iristeko se­gur­tasun arazoak… ondo­rioz, zenbaitetan arrisku uneak sor­tuz. Hasierako diag­nostikoa amaitu ondoren, ikas­turteko bigarren hiru­hileko honetan, kalera ate­rako dira, hainbat alderdi zuzenean ezagutzera. Adi­bidez, herrita­rrekin hitz egingo dute Herna­nin mugi­tzeko dituzten ohi­turak eza­gutzeko, arazoak detekta­tu, konponbide propo­sa­me­nak…

    Ondorioak, ikasturte amaierako Udalbatzan
    Beste batzuk herriko puntu beltzak zerrendatzen saiatuko dira: leku ilunak, bakartiak, pasatzean beldurra sortzen dutenak... Herriko bidegorria ere aztergai izango dute. Tra­fikoak herritarrengan duen eragin kaltegarria ere ezagu­tuko dute. Eta helduenak, auto eta bizikleta elektrikoen erabi­leraz arituko dira.
    Diagnostikoa amai­tzean, eskolako ekintza plana disei­natu eta ikasturte amai­eran burutzen den Udalbatza pres­ta­tuko dute. Ordu­an ezagu­tuko dira ateratako ondorioak. 

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


Zubi Lana

  • Emakume arduratsua eta esperientziaduna orduka lan egiteko eskaintzen da: garbitasunean, pertsona nagusiak zaintzen... Ostalaritzan esperientzia.

    Telefonoa: 686597893


  • Konstrukzioan eta beste lanetan eskarmentua duen gizona lan bila, gruista titulua ere badaukat. Edozein lanetarako pronto.

    Telefonoa: 943553972


  • Gaixoak zainduko nituzke, egunez edo eta gauez, etxean edo ospitalean. Interna moduan ere egingo nuke lan. Paperak behar bezala ditut.

    Telefonoa: 631862536


  • Esperientzia haundiko transportista lan bila, Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalak eta internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke.

    Telefonoa: 685708805