2017/06/23
  • Beñi Agirre, Carlos Uraga eta Jexux Eizagirre, asteazkeneko aurkezpenean.
    Beñi Agirre, Carlos Uraga eta Jexux Eizagirre, asteazkeneko aurkezpenean.
  • albistea//DOBERA EUSKARA ELKARTEA ETA HERNANI ERROTZEN

    Iruña Veleiako ostraken abenturan murgiltzeko aukera, gaurtik aurrera

  • Carlos Uragaren 23 errepliken erakusketa izango da Biteriko areto nagusian, gaurtik. Datozen asteetan, bi hitzaldi izango dira.

  • HERNANI
    2017/02/17 00:00 Ostirala
  • Iruña Veleiako 400 ostraken egiazkotasunari buruzko  ez­ta­baidak, urteak da­ramazki ko­lokan, eta horren inguruan eztabaidatzeko aukera ireki­tzeko, zen­bait ekintza antolatu di­tuz­te Dobera Euskara Elkar­teak eta Hernani Erro­tzenek, elkarlanean.
    Gaur emango zaio hasiera horietako bati. Iruña Veleiako 23 ostraken erreplikak egin ditu Carlos Uragak, eta Bite­riko erakusketa aretoan egongo dira ikusgai martxoaren 2ra arte.

    Eztabaida irekitzea, helburu
    Carlos Uragak berak, Loli Pine­do zeramikariaren laguntzarekin, Iruña Veleiako ostraken 23 erreplika edo errekreazio egin ditu. «Helburua da Iruña Veleian aurkitutako ostraken gida bisual bat egitea, horiek eskala errealean ikusi ahal izateko, eztabaida honetan komunitate zientifikoari ba­be­sa emanez. Hala, grafitoen balioari garrantzia eman eta betirako ez lurperatzeko», azaldu zuen Urangak, herenegungo aurkezpenean. Izan ere, sortzailearen hitzetan, «epaileak ateak itxi behar lizkioke auziari, eta ateak ireki eztabaidari».
    Sei hilabeteko lanaren emaitza da Hernanira ekarri duena; beraz, prozesua luzea izan da berarentzat: «errepliken lanketan bere garaian erabilitako ezaugarri berak erabili dira: garaiko buztinetara gehien hurbiltzen dena erabili da, eta errespetatu dira beraien formak, neurriak eta perfilak; labean egindako egosketa 850ºCra iristen da; gainera, lanketarako erabilitako tresnak antzekoak dira, eta eskuzko teknika da».
    Erakusketan, 23 errepliken ondoan, bakoitzaren inguruko informazioa irakurri ahal izango da.

    Bi hitzaldi, datozen asteetan
    Erakusketaren osagarri gisa, bi hitzaldi ere antolatu dituzte Hernani Errotzenek eta Do­bera Euskara Elkarteak. Au­rre­nekoa datorren ostegunean izango da, eta bertan, be­raien esperientziaz jardungo di­ra Koenraad Van den Dries­sche geologian doktorea eta Idoia Filloy arkeologoa.
    Van den Driesscheren hi­tzaldiak 8 urte begiratzen au­sartu gabe izenburua izango du, eta bertan informazioa eta frogak azalduko ditu, ostrakak faltsuak ez direla ziurta­tzeko. Filloyk, ordea, Neuk ikasi eta bizi izan nuena azalduko du hitzaldian.
    Martxoaren 2an izango da bigarren zita. Patxi Zabaleta izango da protagonista egun horretan; SOS Iruña-Veleiako abokatua izandakoa da, eta Euskaltzaindiako kidea ere bai. Iruña-Veleia: auziaren aterabidea izango du hizpide.
    Biak Biteri kultur etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita.

    Antolatzaileek, oharra
    Antolatzaileek azaldu dute, saiakera egiten ari direla Iru­ña Veleiaren inguruko eztabaidan murgilduta dauden ahots guztiak ordezkatuta egon daitezen.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Arremanitz Hezkuntza Kooperatiba gara eta bulego bila gabiltza Hernanin. Konpartitua ere izan daiteke.

    Telefonoa: 628947235


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660