2017/03/30
  • Kepa Alvarez Atenasen ibili da, errefuxiatu kanpamenduetara oinarrizko elikagaiak eramaten.
    Kepa Alvarez Atenasen ibili da, errefuxiatu kanpamenduetara oinarrizko elikagaiak eramaten.
  • albistea//SOS ERREFUXIATUAK HERNANI - KEPA ALVAREZ

    «Beharrezkoa da esnea; jaioberri asko dago»

  • Errefuxiatuentzako elikagaiak gordetzen diren biltegian izan da Kepa Alvarez hernaniarra, Atenasen. Bueltatzeko asmoa du, baina ez esku hutsik; asteazkenetik ostiralera esnea bilduko du Atsegindegin.

  • HERNANI
    2016/12/19 00:00 Astelehena
  • Atenasen, Ellinikoko kanpa­men­du eta squatsetan lanean ibili da Ke­pa Alvarez herna­nia­rra, erre­fuxiatuentzako eli­ka­gaiak eta materiala gor­de­tzen dituen bil­tegian, SOS Erre­fuxiatuak taldearekin eta Pam­piraiki, bo­lun­tario gre­zia­rren elkar­teare­kin elkarlanean.
    «Biltegia gainezka» da­go­e­la dio, baina «garraiobidea fal­ta» zaiela. Gainera, «esnea behar-beharrezkoa izan arren, oso gutxi eta garesti» dagoela ikusi du. Gauzak horrela, proiektu bat jarri du martxan: furgoneta bat erosi, eta esnez beteta, bueltan Ellinikora eramatea. Asteazkenetik os­ti­ra­­lera Atsegindegin izango da.

    Lau esne mota biltzeko deia
    «Jaioberri asko dago kanpa­men­duetan», azaldu du Alva­re­zek. Baina ez dira jaio­be­rri­ak bakarrik, esnea behar du­te­nak. Hori horrela, lau esne mo­­ta bilduko ditu, asteazke­ne­­tik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara Atsegindegin ja­rri­ko duen furgoneta erosi be­rrian: esne kondentsatua, esne hautsa, eta 1 eta 2 ti­po­e­ta­ko ama esneak; 0 eta 6 hila­be­te arteko umeentzako eta 6 hi­labete eta urtebete arteko ume­entzako, hurrenez hurren.
     
    «Hernaniarrak inplikatu nahi ditut»
    Alvarezek azpimarratu nahi izan du Atenasen, errefu­xia­tu­ak txoko guztietakoak direla: «siria­rrak, chiiak, kurduak, suniak...». Eta boluntario la­ne­tan aurkitu dituenetatik %35 bat, euskaldunak. «Hori ez da ikusten, isilean ari direlako lanean, inolako go­ber­nu, sin­di­katu, talde er­lijio­so edo bes­telakoekin ha­rre­manik gabe, nor bere kabuz, eta nik, hemen bizi dudan esperientzia honetan inplik­a­tu nahi ditut herna­nia­rrak. Atenas osoan ezagutuko dute Hernani». 
    Biltegian pilatutako mate­riala errefuxiatuengana iris­tea bermatuko duen furgoneta berrian jarriko ditu Alvarezek, errefuxiatuek egindako iku­rrina eta Hernaniren izena daramakien kartela.
    Hain zuzen, furgoneta be­rria erosten laguntzeko dirua jar­tzea izango da proiek­tua­re­kin bat egiteko beste modu bat. «Furgoneta Alemanian erosi behar izan dugu, mer­kea­goa zelako, Atenasen es­ka­tzen den ingurumena babes­teko ziurtagiria daukan ibil­gailua behar zelako...», azaldu du hernaniarrak. Informazio osoa ematen du, Facebooken bertan daukan orrialdean, Kepa Alvarezen izenean.
    Horrela, ahalik eta jende gehien konbentzitu nahi du, laguntzeko. Bankoa banke­txe­an ireki du kontua, dirua bil­tze­ko: ES16 0138 00 1950 0010778930/BIC BKOAES22XXX/ Titularra: Kepa Alvarez Baz SOS Refugiados Hernani. 

  • BIDEOAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


Zubi Lana

  • Esperientzia haundiko transportista lan bila, Mota guztietako karnetak dauzkat eta bidaia nazionalak eta internazionalak egiteko pronto nago. Almazenero moduan ere arituko nintzateke.

    Telefonoa: 685708805


  • Emakume arduratsua eta esperientziaduna orduka lan egiteko eskaintzen da: garbitasunean, pertsona nagusiak zaintzen... Ostalaritzan esperientzia.

    Telefonoa: 686597893


  • Konstrukzioan eta beste lanetan eskarmentua duen gizona lan bila, gruista titulua ere badaukat. Edozein lanetarako pronto.

    Telefonoa: 943553972


  • Gaixoak zainduko nituzke, egunez edo eta gauez, etxean edo ospitalean. Interna moduan ere egingo nuke lan. Paperak behar bezala ditut.

    Telefonoa: 631862536