2017/12/17
  • albistea//ASKEKINTZA

    «Lotsa sentitzen dugu, Hernanin festetan oraindik animaliak erabiltzen direlako»

  • San Joanetan, sokamuturrean, kontzentrazioak egin ditu Askekintzak.

  • HERNANI
    2016/06/29 00:00 Asteazkena
  • Askekintzako kideek sokamuturraren kontrako protestak egin dituzte San Joan jaietan. Bertan gertatutakoak sa­latzeko asmoz, adierazpena egin du Askekintzak, sare sozialetan: «lehenengo egunean aktibista batek agresio bat jaso zuen. Bigarren egunean, Er­tzaintzaren eta bertako per­tsonen mehatxuak entzun behar izan genituen. Festa hau de­fendatzen dutenak guztiz segurua eta minik gabekoa dela dio­te. Azken egunean, ordea, zezenari adarra puskatu zioten eta odoletan hasi zen».
    Adierazpenean animaliak bakean uzteko eskatzen dute: «injustua da animaliak bere gogoaren kontra erabiltzea, utzi animaliak bakean! Lotsa sentitzen dugu Hernani bezalako herri borrokalari batean oraindik animaliak erabiltzen direla ikustean».
    Askekintzak sokamuturreko bideoa ere igo du sare so­zia­letara: Askekintza-Libe­ra­cion a­ni­­malista da taldearen izena.

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894