2018/01/22
  • albistea//ATEA PRENTSA OHARRA

    «Administrazioak ez luke Hernanin jarriko den animali zirkoa onartu behar»

  • Udalari eskatu diote EAEko 6/1993 legeko 4.2.f artikulua ezartzeko, «jakin beharko lukete ez lituzketela halako espektakuluak baimendu behar».

  • HERNANI
    2016/04/08 00:00 Ostirala
  • Atea elkarteak Hernanin animali zirkoa jarri izana salatu du, Kro­nikara bidalitako prentsa oha­rrean. Animaliei tratu etikoa ematea bultza­tzen duen elkarteak dio, kezkatuta dagoela administrazio publikoek honen aurrean duten jarrera geldoarekin: «bereziki Udalen jarrerak kezka­tzen gaitu».

    «Animaliak naturalak ez diren espektakuluak egitera behar­tzen dituzte»
    Prentsa oharrean azaldu dute, Hernanin egun batzuetarako zirkoa jarri dutela, zehazki animali zirkoa: «eta bertan, animaliak behartzen dituzte naturalak ez diren espektakuluak egitera. Espektakulu hau ez dator bat Euskal Autonomi Erkidegoan 1993tik indarrean dagoen babeserako araudi oro­korrarekin. Animaliei da­go­kienean, 4.2.f artikuluan zehazten da ezin zaiela berezkoak ez dituzten jarrera eta jokabideak egitera behartu; ezta ere tratua iraingarria bada. Garbi dago, animaliek pistetan egiten dituzten espektakuluak ez direla berezkoak, naturalak. Hartzak ez dira aroekin jolasten; ez dute berez, taburete batera igota dan­tza egiten...»
    Animalia horiek disziplina bortitza jasaten dutela diote, prentsa oharrean: «ez da beste formularik existitzen».

    «Udalari artikulua ezartzeko eskatzen diogu»
    Hernaniko Udalari aurretik aipatutako artikulua ezartzeko eska­tzen dio Atea elkarteak: «horretarako ahalmena badu Udalak; eta ofizio lana egiteko obligazioa izan beharko lukeela ere uste dugu, halako urratzeak ematen diren kasuetan».
    20 urte, salatzen
    Ateak prentsa oharrean azaldu duenez, 6/1993 legea onartu zenetik daramaki halako egoerak salatzen: «hogei urte daramakizkigu euskal administrazioetan egoera salatzen. Testua eskuetan, jakin beharko lukete halako espektakuluak ez lituzketela baimendu behar».
    Hori horrela, udaletxeko ordezkari batek espektakulua errebisatu beharko lukeela uste dute: «gezurra dirudien arren, ez da halakorik egiten. Baina gure ustez udaletxeko ordezkari baten espektakuluari inspekzio ofiziala pasa beharko lioke, araudi hau hauste ote den ziurtatzeko».

    «Ez joateko eskatzen dugu»
    Era berean, prentsa oharrean dei egin diete herritarrei halako espektakuluak ikustera ez joateko».