2017/09/21
  • albistea//HERNANIN ZERO ZABOR PRENTSA OHARRA

    Errauste Plantaren kontrako mendi martxa egiteko, bilera

  • Otsailaren 28an mendi martxa egin nahi da Zubietara, Errauste Plantaren kontra. Martxa antolatzeko bilera deitu dute datorren ostegunean.

  • HERNANI
    2016/01/21 00:00 Osteguna
  • Hernanin Zero Zabor taldeak bilera deitu du urtarrilaren 28rako, 19:30etan Biterin. Helburua da Hernaniko herritar eta talde eragileekin elkartu, eta otsailaren 28an egin nahi den mendi martxa prestatzea, Zubietan eraiki nahi den Errauste Plantaren kontra egiteko.

    Hondakinen kudeaketa, denon ardura
    Otsailaren 28an mendi mar­txa egin nahi da Hernanitik Zubietara, «Gipuzkoako Foru Aldundiak Errauste Planta eraiki nahi duen lekuraino», azaldu du Hernanin Zero Zabor taldeak.
    Martxan parte hartuko dute inguruko beste herri ba­tzuek ere, eta horregatik, Hernaniko herritar eta taldeekin bildu nahi du Hernanin Zero Zaborrek, martxa antolatzeko. «Hondakinen kudeaketa ona eta Errauste Plan­taren kontrako borroka herritar guztion gaia da. Gure osasuna, dirua eta ingurumena daude jokoan; baina gure seme-alabena ere bai», adierazi du.

    «Gure osasuna, dirua eta ingurumena daude jokoan; baina gure seme-alabena ere bai»

    «Denok lagundu beharko dugu»
    Hernanin Zero Zaborrek azpimarratu nahi izan du denak daudela bilerara gonbidatuta. «Antolatu dezagun Zubietako Errauskailuaren kontrako mendi martxa. Denok sortzen ditugu hondakinak, eta denok lagundu beharko dugu, gu­txiago sortzeaz gain, sortutakoak hobeto kudeatzen, gu geu eta gure ingurua gehiago pozoitu gabe».
    Asmoa da martxa otsailaren 28 goizean abiatzea, eta eguerdian bukatzea.

Iragarki merkeak

  • Etxea salgai, 97 m2, txoko eta baratzarekin.

    Telefonoa: 675179804


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • 50 m2ko atikoa salgai Hernaniko Kaxkoan. Terrazatxoa du eta bizitzera sartzeko moduan dago. 90.000 €.

    Telefonoa: 699081185