2018/10/22
  • albistea//

    Gorka Bereziartua kazetari hernaniarrak irabazi du Ricardo Arregi Kazetari Gaztea Saria

  • Gorka Bereziartuak urtean zehar Argia aldizkarian argitaratu dituen lanengatik jaso du sari sonatua.
  • HERNANI
    2009/06/28 00:00 Igandea
  • GORKA Bereziartua kaze­tari hernaniarrak atzo e­guer­dian jaso zuen Ricardo Arregi Ka­zetari Gaztea Saria, Andoai­nen izan zen sari banaketa ekitaldian. Gorka Bereziartua, 1984­an jaiotako hernaniar gaz­tea, Argia aldizkarian ari­tzen da kazetari lanetan, eta Her­na­niko Kronikarako ere egiten di­tu kolaborazioak. Saria jasotzeko mo­men­tuan, besteak beste, ho­nakoak izan ziren kaze­tariaren hitzak: «Euska­razko kultur produktu izar bat kazetariak kritikatzea era­bakitzen badu, kaze­tariak bustitzea, iritzia ema­tea, zer uste duen esaten badu, eskandalu txiki bat sortzen da, jarraian ez­ta­baida bat, eta azkenik ka­z­e­taria da galtzen ateratzen dena. Horrelakoren bat ezagutua naizelako, sari honekin urte osoan barruan eraman dudan arantza atera dut. Beraz, mila esker epai­mahaiari».

    Olatz Simonek irabazi zuen Ricardo Arregi Sari Nagusia

    Ricardo Arregi Sari Na­gu­sia EITBko kazetaria den Olatz Simonek jaso du. Olatz Si­mon Txinako be­rrie­mailea da, eta bertan egindako erre­portaien­gatik eman diote saria. Ricardo Arregi Sari Be­rezia berriz, Euskadi Irra­tiko Kostaldeko trena irra­tsaioko gidariari eman dio­te, Martin Tejeriari. Saria Iñigo Mar­ti­nek jaso du, irratsaio ho­rre­tan kolabora­tzaile izaten de­nak. Azkenik, Ricardo Arregi Sarietako aipa­mena Ttipi Ttapa komuni­kazio egitas­moak jaso du. Ttipi Ttapa fundazioak tele­bista ema­nal­diak alde batera utzi be­har izan ditu, garai txarrak ari baita pa­sa­tzen. Arazoen oinarria izan da, besteak beste, Na­fa­rroa­ko Gober­nuak euske­razko he­­da­bideei ematen diz­kien diru lagun­tzak mu­rriztu izana.

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894