2018/12/12
  • Beti bezala, dragoiak piztu zuen jaien sua Txinon.
    Beti bezala, dragoiak piztu zuen jaien sua Txinon.
  • sekzio berezia//GOIZUETA TXINO AUZOKO JAIAK

    Asteburu osoa iraun zuen suak!

  • Dragoiak piztu zuen Txino auzoa aurreko asteburuan, eta festarik ez zen faltatu. 150 bat lagun bildu ziren herri bazkarian.

  • GOIZUETA
    2016/05/14 00:00 Larunbata
  • Dragoiak sua piztu bai, baina jai giroa itzaltzea majo kosta zi­tzaien Txino auzoan, aurreko aste­buruan. Ostiralean hasi eta larunbatean bukatu, ederki pa­sa zuten, auzoan egon ziren guztiek.

    Juan Miel Apezetxea eta Alvaro Legarreta, musean
    Julio Soto eta Aitor Mendi­lu­ze­ren bertsoekin ekin zieten festei, Zubiondo tabernan, ordu­be­teko saio bizia eskainita. 
    Eta segidan, mus txapelketari egin zioten tartea bertan, 17 bikoterekin. Denetan onenak, eta ar­ku­me bana etxera eraman zu­te­nak, Juan Miel Apezetxea eta Alvaro Legarreta izan ziren, fi­na­lean irabazita Josu Nar­bar­te­ri eta Viceni; bogabantea eta txa­kolin botila eraman zu­ten haiek.

    Kroseko azkarrena, Señoran
    Larunbateko Krosean, berriz, Unai Señoran izan zen azkarrena seigarrenez, 20 korrikalariren artean (9 goizuetarrak; Martin Etxeberria aurrenekoa).
    Giro ederrean egin zuten bazkaria ere, 150 bat lagunekin. Herritar ugari bildu ziren zunba ikasteko ere, plazan, bi kubatarren eskutik. Eta musika ez zen gelditu gauean ere! 

Iragarki merkeak

  • Garaje itxia alokatzen da Urbieta kalean.

    Telefonoa: 688651260


  • Emakumea lan bila, garbiketan, helduak zaintzen...

    Telefonoa: 609209161


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894