2019/02/21
  • sekzio berezia//FERI EGUNA

    Euriari aurre eginez, giro ederrean ospatu zuten Feri Eguna

  • GOIZUETA
    2014/12/06 00:00 Larunbata
  • Azaro Kulturala agurtzeko, Feri Eguna ospatu zuten lehengo larunbatean Goizuetan. Eguraldiak ez zuen askorik lagundu, baina goizuetarrak ez ziren etxean geratu; ez horixe! Azienda, artisau eta nekazaritza produktuen postuak ikusgai izan ziren goizean zehar, baita trikitilariak, joare egileak, ardi erakustaldia, zerri xangoak, sagardo egileak eta poniak ere. Euriaren eraginez, bestalde, eskulangileen produktu gehienak eskolako frontoira eraman behar izan zituzten. Eta herri bazkarian, 500 bat lagun bildu ziren. Bezperan, Oskar Estangaren eskutik, Errimatuz garenera arrimatuz emankizuna izan zen. Felix Loiartek ateratako argazkiak ikusgai daude.

  • ARGAZKIAK

Iragarki merkeak

  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894


  • Hernani inguruan, bakarrik bizitzeko alokairu bila nabil. Malgutasuna dut: oinarrizko baldintzak, herritik kanpo, txikia etabar.

    Telefonoa: 655715943


  • Ostalaritzan esperientziadun pertsonak taberna edo jatetxea alokatuko luke, Hernanin edo inguruan.

    Telefonoa: 688630241


  • Tailer mekanikoa salgai Hernanin. Lizentziak indarrean ditu eta makineria guztia prest. Bezero kartera haundia eta errentagarritasun frogagarria.

    Telefonoa: 656709251