2018/12/18
  • Argazkia: Fundación Kantxa Pelotazale.
    Argazkia: Fundación Kantxa Pelotazale.
  • kirola//ESKU PILOTA

    Erakustaldia Iker Salaberriak, Muebles Polque torneoan

  • Txapela jantzi zuen Beñat Garmendiarekin, finalean dena ondo egin ondoren, Zubizarreta eta Sarasaren kontra (22-10).

  • GOIZUETA
    2018/09/29 00:00 Larunbata
  • Gero eta maila haundiagoan, eta gero eta erakustaldi ederragoak eskaintzen jarraitzen du Iker Salaberria pilotari goizuetarrak. Aurreko larunbatean, beste behin, gozarazi egin zituen Labrit frontoira gerturatu ziren pilotazaleak: dena egin zuen ondo, eta Beñat Gar­mendia­re­kin batera, Muebles Polque torneo garrantzitsuko txa­pela jantzi zuen, Iraitz Zu­bi­zarreta eta Joseba Sa­rasari finala irabazita (22-10).

    Goizuetarrak berak onartu zuen, txapelketako «partidurik konpletoena» jokatu zutela. Torneoan zehar gorabeheratsu aritu ondoren, bikain moldatu ziren elkarrekin, eta aurrean oso kontrario indartsuak zeuzkaten arren, aukerarik gabe utzi zituzten. Partidu gogorra eta luzea izan zen, hala ere: 489 pilotakada jo zituzten, 53 minutu iraun zituen lehian.
    Ia hasieratik egin zuten ihes, Salaberriak eta Garmen­diak. Kontrarioek 4-0ekoa berdintzea lortu bazuten ere, zu­ze­nean joan ziren 12-4ra, eta ia erabakita utzi zuten finala. Berdinduagoa izan zen lehia hortik aurrera, baina gertura­tzeko aukerarik ere ez zuten izan kontrarioek.

    Azkenean, bederatzi tanto eginda bukatu zuen goizuetarrak, hiru pilota galduta; Gar­mendiak, berriz, ez zuen huts bat bera ere egin.

Iragarki merkeak

  • Zaintzailea behar da, adineko pertsona bat zaintzeko. Deitu, arratsaldez: 634 400 948

    Telefonoa: 634400948


  • LOGIKALINE enpresak BOST TELEOPERADORA LANPOSTU bete behar ditu. Lana Hernanin egiteko da. Kontratua: 6 hilabete, hasteko. Gaztelera eta frantsesa eskatzen dira. Lanaldi osoa. Bidali c.v. rrhh@logikaline.com edo deitu 943 31 86 06

    Telefonoa: 943318606


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894