2017/10/23
  • Gasolindegio lehen bezeroek erabili zuten zerbitzua pasa den larunbatean.
    Gasolindegio lehen bezeroek erabili zuten zerbitzua pasa den larunbatean.
  • kirola//GASOLINDEGIA

    Gasolindegia martxan da nahiz ­ eta bi egunetan itxi beharra izan

  • Arazo teknikoen ondorioz astelehenean eta asteartean itxita egon zen, baina ­asteazkenerako konpondu zen arazoa eta erregaia bota zitekeen.

  • GOIZUETA
    2017/10/07 00:00 Larunbata
  • GOIZUETAKO gasolindegia mar­­­txan jarri zen aurreko as­tean, baina igande gauean itxi beharrean aurkitu ziren arazo teknikoengatik. Bi egunetan ze­­har egon zen itxita, astelehenean eta asteartean, eta asteazkenerako be­rriz ere za­baldu zen gasolindegi be­rria. 48 orduz egon ziren goizuetarrak erregaia bota ezinik bertan.  
    Aurreko larunbatean hurbildu ziren lehen goizuetarrak erregaia, beraien ibilgailuetan, botatzera; au­rreneko erre­gai litroak. Hila­betetako obren ondoren, zabaldu zen eraikina, eta nahiz eta lehen arazoak sortu aste honetan, gasolindegiak funtzionatzen du.
    Lehen egunean bertan izan ziren GoizuKoopeko zenbait ordezkari ere, nola erabili erakusten, eta bazkideei txartelak banatzen.
    Gogoratu behar da oraindik txartelak hartu ez dituenak estankoan ditu eskuragarri.

    ‘Super’ gasolina eta gasoila, aukeran bazkide diren eta ez direnentzat
    Bazkideak zein bazkide ez direnak daukate aukera super gasolina eta gasoila botatzeko ibilgailuetan. Goizuetarrak bazkide txartelaren bidez egiten dira eta zerbait merkeago dute.
    Gasolindegian erregaiaren prezioa; erositako prezioa bai­no 10 zentimo gehiago ordainduko dituzte baz­kideek, eta 13 zentimo ge­hiago bazkide ez direnek.

Iragarki merkeak

  • ETXEKO KONPONKETAK egiten dira; iturgintza, elektrizitatea, pintura, berogailuak, persianak... Seriotasuna.

    Telefonoa: 616886660


  • Hernaniko jatetxea batean eskualdeko neska gazte bat behar dugu astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara mahaiak zerbizatzeko.

    Telefonoa: 669474385


  • Garajea salgai Atsegindegin. 22 m2 ditu.

    Telefonoa: 617723427


  • Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura... (Agustindarren plaza, 4)

    Telefonoa: 943332894